ZURE IRITZIAK SARIA DU: 150€-KO 5 OPARI-TXARTEL ZOZKATUKO DITUGU

150€-ko 5 opari-txartelen zozketa
-
Zentrokoak
Local relacionado
2025/12/23 - 12:00

Zure iritzia emateak saria du! Urbilen etengabe ari gara lanean hobetzeko, zure bisitan esperientziarik onena izan dezazun. Horretarako, funtsezkoa iruditzen zaigu zure iritzia zuzenean ezagutzea formulario labur baten bidez. 5 minutu ere ez dituzu beharko betetzeko.

Parte hartzeagatik bakarrik, 150€-ko 5 opari-txartelen zozketan sartuko zara zuzenean, Urbilgo lokaletan kontsumitzeko.

 

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

1.- Eman Urbili buruzko zure iritzia formulario honen bidez: 

https://www.urbil.es/eu/formularioa/zure-iritziak-saria-du

2.- Automatikoki zozketan sartuko zara.

 

Sariak:

150€-ko 5 opari-txartel, Urbilgo lokaletan kontsumitzeko.

Txartelek epemuga dute eta ezingo dira 2026/12/29tik aurrera erabili.

 

Parte hartzeko epea:

2025eko abenduaren 23ko 12:00etatik 2026ko urtarrilaren 24ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2026ko urtarrilaren 26an, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

7 laneguneko epean irabazleren batekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleek beren NAN-arekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2026ko otsailaren 26a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

 

 

URBILEN OPARI-TXARTELEN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA:

- Urbilen Opari-Txartela Zentroko edozein lokaletan erabili ahal izango da (Game dendan, Fitness Park gimnasioan eta Loteri Bulegoan izan ezik).

- Kanpaina honetako txartelek epemuga dute eta ezingo dira 2026/12/29tik aurrera erabili.

- Urbilen Opari-Txartela erosketa bakar batean edo hainbat erosketa / establezimendutan erabili ahal izango da. Beti txartelean erabilgarri dagoen saldoa kontuan hartuta, aurkeztu ezazu txartela dendako kutxan ordainketaren unean, eta erosketaren zenbatekoa txarteletik deskontatuko da.

  • Erosketaren zenbatekoa txartelean erabilgarri dagoen saldoa baino txikiagoa bada, gainerako saldoa txartelean gordeko da etorkizuneko erosketetarako.

  • Aldiz, erosketaren zenbatekoa txartelaren saldoa baino handiagoa bada, bezeroak dendari zenbateko saldoa duen adierazi beharko dio eta beste ordainketa-metodo baten bidez ordaindu beharko du aldea establezimenduan.

- Opari-txartelean gelditzen den saldoa jakiteko, www.getmybalance.com webgunean begiratu dezakezu, 917 699 533 telefono-zenbakira deituta jakin dezakezu edo Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean jakin dezakezu, honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.