OKAÏDI-REN SURFRIDER BILDUMAKO LOOK BATEN ZOZKETA

OKAÏDI-REN SURFRIDER BILDUMAKO LOOK BATEN ZOZKETA
-
Zentrokoak
Haurrenak
Local relacionado
2022/06/08 - 12:00

Gure Jatorria jasangarritasun-proiektuaren bidez, Urbilen hainbat ekimen egiten ditugu gure ingurunean aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa sustatzeko. Gainera, Urbilen harro gaude zentroan ingurumena zaintzeko kanpainak egiten dituzten markak ditugulako. Hori da Okaïdi dendaren kasua, haurrentzako arropa eskaintzen duen gure dendetako bat; duela 10 urtetik Surfrider Foundation Europe elkartea babesten duena ozeanoen errespetuan eta babesean sentsibilizatzeko konpromisoan.

Aurten Okaïdik kapsula-bilduma bat kaleratu du, berria, konprometitua eta eko-arduratsua, Les Filles Du Surf-ekin lankidetzan (Biarritzeko ilustratzaile eta surflari konprometitua) ozeanoak babesteko. Diseinu ekologikoa duten bainujantziak aurkituko dituzu bertan, kolore leunekoak, gizakiaren eta naturaren arteko harreman armoniatsua sinbolizatzen duten irudidunak, konpromisodun mezuak dituztenak eta material arduratsuz eginak.

Horregatik, Urbilen Okaïdi-ren Surfrider bildumako look bat zozkatzen dugu, kamiseta eta bainujantzi batez osatua, gure Facebook-eko profilaren bitartez.

 

Zozketaren mekanika:

Gure Facebook-eko profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:

  • Gure profila jarraitu @urbil.
  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
  • Aipatu lagun bat zozketaren post-ean.

 

Parte hartzeko epea:

2022ko ekainaren 8ko 12:00etatik 2022ko ekainaren 14ko 12:00etara.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2022ko ekainaren 14ean, 14:00etan, jakinaraziko digu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

 

Saria:

Saria Surfrider bildumako look bat izango da (kamiseta + bainujantzia). Irabazle bakarra egongo da eta look-a aukeratu ahal izango du, haurraren generoaren eta neurriaren arabera.

Okaïdi-ren Surfrider bildumako look bat

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko Okaïdi-ren Surfrider bildumako look-aren zozketaren irabazlea daukagu!

Irabazlea Goretti Artola da.

Zorionak, Goretti, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Irabazlea Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunera gerturatu beharko da bere NAN-arekin bere ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara). Jarraian, Okaïdi Urbilen jaso ahal izango du bere saria 2022ko uztailaren 14a baino lehen, bere irekiera-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara).

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleak bere Facebook-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbileko webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Facebook-eko profilean berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.