LABORANTZAKO 2 KIT ETA KAFE-KAPSULAK GORDETZEKO ETXERAKO POTO BAT ZOZKETATZEN DITUGU

LABORANTZAKO 2 KIT ETA KAFE-KAPSULAK GORDETZEKO ETXERAKO POTO BAT ZOZKETATZEN DITUGU
-
Zentrokoak
Local relacionado
2021/05/17 - 12:00

Gaur Birziklatzearen Munduko Eguna da eta horregatik zozketa berezi bat jarri dugu martxan. Urbilen kafe-kapsulen bilketa fruituak ematen ari da... eta hilabete gutxietan 139.230 kafe-kapsula bildu ditugu, bigarren bizitza bat emateko! Hori dela eta, zurekin ospatu nahi dugu, gure sare sozialen bidez bi laborantza-kit (perretxikoena eta perrexilarena) eta kafe-kapsulak etxean biltzeko poto bat zozketatuz, hilabete hauetan, Kafea proiektuari esker, elkarrekin bildu eta birziklatu ditugun kafe-kapsulekin eginak.

Zozketaren mekanika:

1.- Instagram-en zozketa: Instagram bidez, perrexilaren laborantza kit-a eta etxeko edukiontzia zozkatuko dira.

Gure instagram bidez parte hartzeko:

  • Gure profila jarraitu @urbil_cc
  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
  • Lagun bat aipatu zozketaren post-ean.

2.- Facebook-en zozketa: Facebook-en bidez, perretxikoen laborantza kit-a zozketatuko da.

Gure Facebook-aren bidez parte hartzeko:

  • Gure profila jarraitu @urbil
  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
  • Lagun bat aipatu zozketaren post-ean.

Bi modutan parte har dezakezu, irabazle izateko aukerak handitzeko.

 

Parte hartzeko epea:

2021eko maiatzaren 17ko 12:00etatik 2021eko maiatzaren 24ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2021eko maiatzaren 24an, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

 

Sariak:

Guztira 3 sari izango dira: perretxikoen laborantza-kit bat, perrexilaren laborantza-kit bat eta kafe-kapsulak biltzeko etxerako edukiontzi bat. Beraz, 3 irabazle izango dira. Laborantzako kit-ak kafe-hondarretatik birziklatutako materialekin egiten dira, eta edukiontzi-potoa kafe-kapsuletatik birziklatutako materialarekin egiten da.

 

ZOZKETEN IRABAZLEAK:

Dagoeneko zozketen irabazleak ditugu!

1.- Instagram-eko zozketaren irabazleak:

- Perrexilaren laborantza kit-a: @alex_ol_me

- Etxeko edukiontzia: @arantxa_cebrian

2.- Facebook-eko zozketaren irabazlea:

Perretxikoen laborantza kit-a: Sangela Do Vale

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi! 

 

SARIA JASOTZEA:

Irabazleak Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunera gerturatu beharko dira euren NAN-arekin 2021eko ekainaren 24a baino lehen, bere ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara). Hala ere, produktuaren izaeragatik, saria jasotzera ahalik eta azkarren etortzea gomendatzen dugu.

 

ANTOLATZAILEA:

Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoen Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa. 

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

18 urtetik gorakoa izan eta Euskal Herrian bizi behar da.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleek euren Instagram-eko eta Facebook-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko dute zozketaren irabazleak jakinarazteko. Gainera, saria jasotzean argazki bat ateratzea eskatu ahalko zaie Urbileko webgunean eta sare sozialetan argitaratzeko.

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak zozketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko eta Facebook-eko profiletan berehala adierazita.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Zozketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.