KRISPETAK + EDARIA DITUEN CINESAREN MENUA 2€-REN TRUKE URBILEN APP-AREKIN

Zinema-plan bat beti ideia ona da. Gainera, abuztua estreinaldi askorekin dator Cinesa Urbilera! Eta izugarrizko sustapen esklusiboa dugula esaten badizugu, filmaz are gehiago goza dezazun?
Abuztuaren 1etik 30era (edo izakinak agortu arte), Urbilen doako aplikazioarekin, askoz merkeago eraman ahal izango duzu Cinesa Urbilen krispeta ertainak + 50cl-ko edaria edo zukua dituen menua: 2€-ren truke! Zatoz Bezeroenganako Arreta Gunera eta lortu zure txartela!
Eta ez ahaztu zure zinema-plana UrbilBox deskontua duten gure aisialdi-planekin osa dezakezula. Edo Cinesak gure aplikazioan duen deskontu-kupoia ere aprobetxa dezakezu. Badakizu Urbilen beti ditugula sustapenak zuretzat!
Nola lortu krispetak + edariaz osatutako menua 2€-ren truke?
Cinesa Urbilen krispetak + edariaz osatutako menua 2€-ren truke eskuratzeko, jarraitu urrats erraz hauek:
-
Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
-
Hurbildu zaitez Bezeroenganako Arreta Gunera bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era), eta aktibatu sustapenaren kupoia App-ean, eskainiko dizuten QR kodea eskaneatuz.
-
2€-ren truke, txartel bat lortuko duzu, Cinesa Urbilen tabernan krispeta ertainak + 50cl-ko edaria edo zukua dituen menuagatik trukatu ahal izango duzuna, asteko edozein egunetan, 2026/07/31ra arte. Ezin da beste eskaintza batzuekin metatu. Freskagarrien aukerak hauek dira: Coca-Cola Originala, Coca-Cola Limoia, Coca-Cola Zero Azukrerik Gabe, Coca-Cola Kafeinarik Gabe, Aquarius, Nestea, Fanta Naranja eta Sprite.
* Baldintzak:
-
Txartelaren prezioa 2€-koa izango da eta Bezeroenganako Arreta Gunean ordaindu beharko da (menuaren benetako prezioa: 11,50€).
-
Txartel bat pertsonako: Urbilen App-aren erabiltzaile bakoitzak txartel bakarra eskuratu ahal izango du sustapenak irauten duen bitartean pertsonalki.
-
Sustapenak abuztuaren 30era arte (edo 300 txartelak agortu arte) iraungo du.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
URBILEN APLIKAZIOA:
Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.
Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.