JOKATU GJH-EN INGURUKO JOLASERA ETA IRABAZI SARI BAT

JOKATU GJH-EN INGURUKO JOLASERA ETA IRABAZI SARI BAT
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2022/03/16 - 16:30

Martxoaren 16tik 31ra, Urbilen JatorriaQuizOrigen jolasa jarri dugu martxan, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 17 Helburuei (GJH) lotutako galderen joku hezigarria. Hain zuzen ere, helburu horietan oinarritzen da gure Origen-Jatorria jasangarritasun-proiektua. 

Urbilen dinamika honen bidez helburu horiek ezagutzen lagundu nahi dizugu. Galdera bidezko jolas honekin, Origen-Jatorria gure jasangarritasun-proiektuaren esparruan martxan jarri ditugun ekintza ezberdinak ezagutu ahal izango dituzu; baita ekimen hauen bidez bete nahi diren Garapen Jasangarriko Helburuak ere. GJH-ei buruz gehiago jakin nahi al duzu? Parte hartu eta batu zaitez aldaketara gurekin batera.

 

Nola parte hartu?

1.- Deskargatu ezazu doako Urbil App-a zure mugikorrean: iOS-a baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Hurbildu zaitez gure sustapenaren stand-era (Bezeroneganako Arreta Gunearen alboan):

  • Erakutsi Urbil App-ean ikusiko duzun zure QR identifikazio-kodea.
  • Asmatu pantailako galderak Garapen Jasangarrirako zein Helbururi egiten dion erreferentzia. Galderak Urbilek burututako ekimenetan oinarrituta daude. Erantzun zuzen bakarra dago galdera bakoitzean.
  • Erantzuna asmatuz gero, sari bat jasoko duzu!

* Parte-hartze bakarra eguneko pertsona bakoitzak: Edozein erabiltzailek egunean behin parte hartu ahal izango du Urbileko doako App-arekin. Sustapenean behin baino gehiagotan parte har daiteke.

 

*Parte hartzeko ordutegia:

Martxoaren 16tik 31ra.

Astelehenetik ostiralera: 16:30etatik 19:30etara.

Larunbatean: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara.

 

Saria:

Galderaren erantzuna asmatzen baduzu, loreontzi bat irabaziko duzu baratze-landareekin, zure baratze propioa muntatzeko.

 

ANTOLATZAILEA:

Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoen Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa. 

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.

 

Gainera, Urbileko aplikazioarekin zentroko lokal ezberdinetan beherapen esklusiboak izango dituzula esan nahi dizugu; baita sustapen eta zerbitzu berezietarako sarbidea ere. Kontsultatu hemen.