JOKA EZAZU URBIL APP-AREN STOP COVID BIDEO-JOKORA

JOKA EZAZU URBIL APP-AREN STOP COVID BIDEO-JOKORA
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2021/06/23 - 12:00

Urbileko doako App-ak bideo-joko berri bat dakar: STOP COVID.

Haurrek zein helduek edozein unetan gozatu ahal izango duten jolas berria da, ekainaren 23tik uztailaren 3ra.

Oso dibertigarria da! Birus guztiekin amaitu beharko duzu, eta gainera, 10 parte-hartzaile onenetako bat bazara, sari bat irabaziko duzu. 

Nola sartu jokoan?

1.- Oraindik doako Urbil App-a ez baduzu, deskargatu ezazu momentu batean zure mugikorrean: iOS-a baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Dagoeneko Urbil App-aren abantailez gozatzen ari bazara, sartu jokoan App-eko hasierako pantailatik. 

Jokoaren arauak:

* Nahi duzun guztietan joka dezakezu (3 partaidetza egunean).

* Partida bakoitza ranking batean puntuatzen da. Beraz, parte hartzeko epea amaitzean, puntu batzuk lortu behar izan dituzu jokatzeagatik. Parte-hartzaileen ranking-eko 10 postu onenen artean bazaude, sari bat eramango duzu.

 

2021eko uztailaren 3an, 12:00etan, bukatzen da jokatzeko epea. 14:00etan 10 irabazleak jakinaraziko ditugu gure web orrian www.urbil.es eta sare sozialetan. 

*Ez ahaztu zure App-eko profilean komunikazioak onartzea, irabazle suertatuz gero, zuzenean zurekin harremanetan jar gaitezen.

 

Sariak:

10 jokalari onenek saria izango dute:

  • 1. postua: 50€-ko opari-txartela.
  • 2. postua: 2 Superplan.
  • 3. postua: Zinemarako bi sarrera.
  • 4. postutik 10. postura: Spinner bat + bozgorailu bat.

 

IRABAZLEAK:

Dagoeneko bideo-jokoaren 10 irabazleak ditugu!

POSTUA PUNTUAK IZENA QR SARIA
1 14775 Irene Urruzola  52040542 50€-ko opari txartela
2 11220 Aitor Mercero Valdivielso 51728659 2 Superplan
3 9135 Mikel Arevalo 52106639 Zinemarako 2 sarrera
4 7755 Gabriel Andrino 51614564 Spinner + bozgorailua
5 7665 Kongitu Urkizu 54007636 Spinner + bozgorailua
6 7575 Ainhoa Jauregi 54013757 Spinner + bozgorailua
7 7545 Liher Urkizu 54006050 Spinner + bozgorailua
8 7200 Xabier 52083810 Spinner + bozgorailua
9 6945 Idoia Urruzuno 52106651 Spinner + bozgorailua
10 6840 Maren Urkizu 52670694 Spinner + bozgorailua

 

SARIA JASOTZEA:

Irabazleek haien NAN-arekin identifikatu beharko dute Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean 2021eko abuztuaren 3a baino lehen bere ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara). 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapen honen antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen