JASO GABONETAKO OPARI-PAPERA DOAN URBILEN APP-AREKIN

Opari-papera doan Urbilen App-arekin
Jatorria-ren helburuak
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Klimaren aldeko ekintza
2025/12/12 - 11:00

Aurten ere, Gabonetako ilusioa gure opari-paperarekin biltzea nahi dugu.

Abenduaren 12tik urtarrilaren 5era (edo izakinak agortu arte), jaso ezazu zure Gabonetako opari-paper biribilkia doan Urbilen App-arekin Bezeroenganako Arreta Gunean. Egunero biribilki bat jaso ahal izango duzu zure Gabonetako opariak biltzeko.

Gainera, ingumenarekin dugun konpromisoaren erakusgarri, opari-paper jasangarria da! 

 

Nola jaso Gabonetako opari-papera?

Zure opari-paper biribilkia jasotzeko, jarraitu urrats erraz hauek:

1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Hurbildu zaitez Bezeroenganako Arreta Gunera, bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan: 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.

3.- Sartu Urbilen App-ean eta "Sustapen Esklusiboak" atalera jo.

4.- "Zozketak eta Sustapenak" atalean sartu.

5.- Aktibatu OPARIAREN kupoia Bezeroenganako Arreta Gunean eskainiko dizuten QR kodea eskaneatuz. Nola egin behar duzun azalduko dizugu:

  • Sakatu sustapenaren kupoian eta jarraian, sakatu "Nahi dut!" botoia.

  • Ondoren, sakatu "Eskaneatu" botoia eta irakurgailu bat irekiko da eskainiko dizuten QR kodea eskaneatu ahal izateko.

  • Jarri kamera QR kodearen aurrean, eta botoian klik egitean, eskaneatzea automatikoki egingo da.

6.- Eta listo! Jaso doan zure opari-paper biribilkia.

 

* Urbilen App-a mugikorrean deskargatuta pertsonalki etortzen den erabiltzaile bakoitzak, opari-paper biribilki bat jaso ahal izango du doan egunero.

 

Zatoz Gabonetako opariak biltzeko zure opari-paper biribilkiaren bila!

Bizi Gabonak Urbilen.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.