“GOPRO HERO 11 BLACK” KAMERA BATEN ZOZKETA

"GoPro Hero 11 Black" kamera baten zozketa
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2024/06/14 - 14:00

[ZOZKETA AMAITUTA]

Urbilen egiten dituzun erosketek saria izan dezakete! Sustapen berri bat jarri dugu martxan eta bertan "GoPro Hero 11 Black" kamera bat zozkatuko dugu.

Maiatzaren 13tik ekainaren 13ra, bisitatzen gaituzun bakoitzean, sustapen honetan parte hartu ahal izango duzu Urbilen doako aplikazioa eta Zentroko MODA kategoriako establezimenduetako batean egindako 20€-tik gorako erosketa-tiketa erakutsiz. Zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago super-kamera hau irabazteko!

 

Parte hartzeko epea:

2024ko maiatzaren 13tik ekainaren 13ra Bezeroenganako Arreta Gunean bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan: astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.

 

Nola parte hartu?

Sustapenean parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

1.- Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Hurbildu zaitez Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunera:

  • Erakutsi Urbil App-eko zure QR identifikazio-kodea.

  • Erakutsi 2024ko maiatzaren 13tik ekainaren 13ra bitartean Urbilgo MODA kategoriako denda batean egindako erosketa-tiket 1 (tiketa aurkezken den eguna edozein dela ere), 20€-ko edo gehiagoko balioarekin.

* Urbilgo MODA kategoriako lokalak hauek dira: Calzedonia, Dooers, Forum Sport, Inside, Jack&Jones, Koröshi, Krack, Maider Alzaga, Mango, Megacalzado, Okaïdi, Pepe Jeans, Pull&Bear, Springfield, Stradivarius, Tezenis, Vas eta Women´Secret.

* Baldintzak:

  • Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Urbilen doako App-a mugikorrean deskargatuta izatea.

  • Pertsona bakoitzak eguneko parte-hartze bakarra izango du: Edozein erabiltzailek parte hartu ahal izango du egunean behin Urbilen doako aplikazioarekin eta erosketa-tiket batekin (honek aurretik aipatutako baldintzak betetzen baditu).

  • Pertsona bakoitzeko hainbat partaidetza sustapenean zehar: Erabiltzaile bakoitzak behin baino gehiagotan parte hartu ahal izango du sustapenean zehar (egun desberdinetan), erosketa-tiket desberdinekin. Baina pertsona bakoitzak eguneko partaidetza bat izango du, erosketa-tiket batekin. Partaidetza bakoitza zozketan sartuko da automatikoki.

  • Ezin izango da erosketa-tiketarik pilatu ezarritako gutxieneko zenbatekora iritsi arte. Gutxieneko zenbatekoa 20€-koa izango da, tiket bakar batean.

  • Tiketa paperean aurkeztu beharko duzu (ez da formatu digitalean onartuko). Beraz, gogoratu kutxan eskatu behar duzula erosketak egiteko unean.

  • Sustapenean parte hartzen den unean bertan itzuliko da erosketa-tiketa.

 

Saria:

“Go Pro Hero 11 Black” kamera bat. Akzio-kamera honekin zure bidaia guztien argazki eta bideo harrigarriak lortuko dituzu.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2024ko ekainaren 14an, 14:00etan, jakinaraziko dugu www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko "GoPro Hero 11 Black" kamera baten zozketaren irabazlea daukagu!

Zozketaren irabazlea Inmaculada Ruiz Sánchez (ID: 51619890) da.

Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2024ko uztailaren 13a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.