"GAME RACING GT210 RGB" GAMING AULKIAREN ZOZKETA

"GAME RACING GT210 RGB" GAMING AULKIAREN ZOZKETA
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2022/04/12 - 12:00

Benetako gamer-a al zara? Kasu horretan... gustatuko zaizu zozketa hau! Urbilen Game dendako "GAME RACING GT210 RGB" gaming aulki bat zozkatuko dugu Urbileko doako aplikazioaren bidez.

Zure bideo-jokoez gozatzeko aulki ezin hobea da! Urruneko kontrol bidezko RGB argiztapena, zulatutako larru sintetikoa eta dentsitate handiko barne-aparra ditu. Aulki honek zure gaming saioak esperientzia paregabe bihurtzeko prestazio guztiak ditu. 

 

Nola parte hartu zozketan?

1.- Deskargatu ezazu doako Urbil App-a zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Sustapen esklusiboak atalera jo.

3.- Zozketak eta sustapenak atalean sartu.

4.- Aktibatu zozketaren kupoia: GAMING AULKIA.

2022ko apirilaren 29ko 12:00ak arte duzu parte hartzeko aukera. 14:00etan, irabazlea jakinaraziko dugu Urbileko App-eanwww.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea, irabazle suertatuz gero, zuzenean zurekin harremanetan jar gaitezen.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko gaming aulkiaren zozketaren irabazlea daukagu!

Irabazlea Arrate Arrillaga da. Zorionak, Arrate, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean 2022ko maiatzaren 27a baino lehen bere ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara).

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.