FILMEZ BETETAKO UZTAILA: ZINEMARAKO SARRERA BAT ZOZKATUKO DUGU EGUNERO!

Un julio de película: sorteamos una entrada de cine cada día
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2026/07/01 - 00:01

Filmez betetako uztaila bizi dezazun nahi dugu! Hilabete honetan, Urbilen doako aplikazioan, zinemarako sarrera bat zozkatuko dugu egunero, Cinesa Urbilen estreinaldirik onenez goza dezazun. Zuk filma aukeratu, eta guk sarrera jarriko dugu! Minions & Monsters, Mis queridísimos padres, Tal vez, Vaiana, La Odisea, Cut Off, Tres de más, Spider-Man: Brand New Day... Zinema-estreinaldi askorekin dator uztaila!

 

Zinemarako sarrera baten eguneroko zozketaren funtzionamendua

Uztailaren 1etik 31ra, egunero zozketa berri bat egongo da martxan App-ean, zinemarako sarrera bat irabazteko aukera berri bat!

Egunero zinemarako sarrera baten zozketa-kupoi berri bat aktibatuko dugu. Beraz, hilabete honetan, gogoratu egunero aplikazioan sartzea eta egun horretako zozketaren kupoia aktibatzea.

Egunero zozketa berri bat egingo dugu aurreko eguneko zozketa-kupoian parte hartu dutenen artean eta honen irabazlea iragarriko dugu (jaiegunetan eta igandetan izan ezik, horiek hurrengo lanegunean egingo dira).

 

Nola parte hartu eguneroko zozketan?

Eguneroko zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

  1. Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. "Sustapen Esklusiboak" atalera jo.

  3. "Zozketak eta Sustapenak" atalean sartu.

  4. Aktibatu zozketaren kupoia egunero: ZOZKETA FILMEZ BETETAKO UZTAILA.

 

Sariak:

31 zinemarako sarrera Cinesa Urbilen trukatzeko.

Guztira 31 irabazle egongo dira, bat egunean.

Irabazle bakoitzak kode bat jasoko du posta elektronikoz, eta Cinesa Urbilen nahi duen filma ikusteko zinemarako sarrera batengatik trukatu ahal izango du.

* Erabilera baldintzak: Cinesa Urbilen zinema-sarrera baterako balio du kodeak, online edo leihatilan erosita. Baliozkoa astelehenetik igandera, 2027/01/31an iraungitzen da. Ezin zaie beste deskontu, eskaintza edo prezio berezi batzuei metatu. VIP eta D-Box besaulkiek, VIP Beds, Recliner Plus, 3D proiekzioek eta IMAX®, iSens, Screen X® eta Dolby® aretoek (webgunean komunikatutako ohiko premium aretoak) errekargu bat dute, eta gehigarri gisa kobratuko da, sarrera bakoitzean. Sarrera aretoaren edukierari lotuta dago. Ez zaie aplikatuko ez ekitaldi bereziei, ez eduki alternatiboei, ez cinesa.es edo leihatilan filmen fitxak "sustapen guztiak film honetarako ez dira baliozkoak" zehazten duen filmei. Cinesak beretzat gordetzen du sarreren erabilera aldi baterako mugatzeko eskubidea, filmen banatzaileei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik edo iruzurrezko erabilera detektatuz gero, eta errekargu gehigarriak aplikatzeko eskubidea (leihatilan eta cinesa.es webgunean jakinaraziko dira).

 

Parte hartzeko epea:

2026ko uztailaren 1eko 00:01etik 2026ko uztailaren 31ko 23:59ra.

31 zozketa dira, bat egunean. Zozketa bakoitza dagokion eguneko 00:01etik 23:59ra egongo da aktibo.

Egunero behin parte hartu ahal izango da. 

 

Irabazleen jakinarazpena:

Egunero zozketa berri bat egingo dugu aurreko eguneko zozketa-kupoian parte hartu dutenen artean eta honen irabazlea iragarriko dugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

Jaiegunetan eta igandeetan ez da zozketarik egingo. Beraz, jaiegun eta igandeen aurreko egunei dagozkien zozketak eta zozketa horien irabazleen jakinarazpena, hurrengo lanegunean egingo dira.

Laburbilduz, zozketa guztiak hurrengo egunean egingo dira, honako hauek izan ezik:

* Uztailaren 1eko zozketa uztailaren 3an egingo da (uztailaren 2a, jaieguna).

* Uztailaren 24ko zozketa uztailaren 27an egingo da (uztailaren 25a, jaieguna).

* Uztailaren 30eko zozketa abuztuaren 1ean egingo da (uztailaren 31, jaieguna).

* Larunbatetako zozketak astelehenetan egingo dira.

Zozketa bakoitzetik aurrera, 7 laneguneko epean irabazleren batekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

* Zozketa hau App-a duten, adinez nagusi diren eta “Nire Profila” atalean 4 baimenak aktibatuta dituzten bazkideei zuzenduta dago.

ZOZKETAREN IRABAZLEAK (egunero eguneratuko da zerrenda):

Dagoeneko zinemarako sarrera baten eguneroko zozketaren lehen irabazleak ditugu!

Zozketaren irabazleak ondorengoak dira:

  • 07/01eko zozketaren irabazlea:Conchi Valiño (ID:51587124)
  • 07/02ko zozketaren irabazlea: Jon Sanz (ID: 51947435)
  • 07/03ko zozketaren irabazlea: Sharon Fernandez (ID:60303443)

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

SARIA JASOTZEA:

Urbil irabazleekin harremanetan jarriko da Cinesa Urbilen zinemarako sarrerarengatik trukatzeko kodea emateko.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.