AURKITU EZKUTATU DITUGUN PAZKO ARRAUTZAK ETA IRABAZI SARI SEGURUA

Pazko abentura Urbilen
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2025/04/14 - 11:00

[SUSTAPENA AMAITUTA]

DAGOENEKO BANATU DIRA SARIAK.

Aste Santu honetan, sari segurua duen joko dibertigarri bat izango dugu!

Apirilaren 14tik 26ra, zatoz eta aurkitu gure 4 lokaletan ezkutatu ditugun 4 Pazko arrautzak. Bat aurkitzen duzun bakoitzean, dagokion kupoia aktibatu beharko duzu Urbilen App-ean, espazioan ikusiko duzun QR kodea eskaneatuz. 4ak aurkitzen dituzunean, 10€-ko opari-txartela eramango duzu sari gisa! Izakinak agortu arte.

Gainera, aurkitutako arrautza bakoitzeko, txokolatezko arrautza txiki bat jaso ahal izango duzu Bezeroenganako Arreta Gunean.

Bestalde, gogorarazten dizugu, apirilaren 14tik 27ra, gure Txiki Urbil doako haur-gunea egunero egongo dela zabalik! Gainera, haurrek oso jarduera dibertigarria egingo dute: Pazko arrautzak margotuko dituzte eta, nahi izanez gero, etxera eraman ahal izango dute.

 

Iraupena eta parte-hartzaileak

Sustapena apirilaren 14tik 26ra bitartean egingo da, eta Urbil Klubeko bazkide guztiei zuzenduta dago, App-a mugikorrean deskargatuta eta “Nire Profila” ataleko 4 baimenak aktibatuta dituzten guztiei. Baldintza hau nahitaezkoa da jokatzen hasi aurretik. Bestela, ez da desblokeatuko opari-kupoirik eta, beraz, ezin izango da saria jaso.

App-aren bidez apirilaren 14ko 11:00etatik (astelehena) apirilaren 26ko 20:00etara (larunbata) parte hartu ahal izango da. Sustapen-jarduera data baino lehen amaitu daiteke, sariak agortzen direnean: eskuragarri dauden sariak banatu ondoren, Urbilek jokoarekin jarraitzeko aukerak desgaituko ditu.

Behin bakarrik parte hartu ahal izango da bazkide bakoitzeko. Irabazle suertatzen diren parte-hartzaileek Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean jaso beharko dute saria, eta ezin izango dute ekintza hori hirugarrenen esku utzi.

 

Dinamika

Apirilaren 14tik 26ra (edo sariak agortu arte), “Pazko abentura Urbilen” jokora jolastu ahal izango duzu Zentroan, zure telefono mugikorrean izango duzun Urbilen aplikaziotik. Zure helburua gure 4 lokaletan ezkutatu ditugun 4 arrautzak aurkitzea eta App-ean ikusiko dituzun 4 kupoiak aktibatzea izango da.

Pausoz pauso nola jolastu azalduko dizugu:

  1. Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. Jokatzen hasi aurretik, ziurtatu App-eko “Nire Profila” ataleko 4 baimenak aktibatuta dituzula. Bestela, ez zaizu opari-kupoirik aktibatuko jokoan zehar, eta, beraz, ezin izango da saria jaso.

  3. App-eko “Sustapen esklusiboak” atalaren barruan, “Pazko abentura Urbilen” karpetan, 4 kupoi ikusiko dituzu, 4 arrautzak ezkutatuta dauden lokalak zein diren asmatzen lagunduko dizuten pistekin. Arrautza bat lurrindegi batean dago, beste bat osagarri-denda batean, beste bat zapata-denda batean, eta, azkena, moda-denda batean.

  4. Lokal batean ezkutatutako arrautza bakoitzak, ondoan, QR kodea duen euskarri bat izango du ikusgai. Lokal baten barruan Pazko arrautza bat aurkitzen duzun bakoitzean, App-ean dagokion kupoia aktibatu besterik ez duzu egin behar, euskarriko QR kodea eskaneatuz. Kupoi bat aktibatu ondoren, gris bihurtuko da (erabilia).

  5. Kupoi bat aktibatzen duzun bakoitzean, opari-kupoi bat desblokeatuko duzu (bakoitza txokolatezko arrautza txiki baten baliokidea). Lau kupoiak aktibatzen dituzunean, txokolatezko arrautzen lau opari-kupoiez gain, opari-kupoi gehigarri bat desblokeatuko duzu, 10€-ko opari-txartel baten baliokidea. Truka itzazu Bezeroenganako Arreta Gunean, honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan, agortu baino lehen.

 

Sariak

Sustapen honetan sari segurua dago (izakinak agortu arte):

  • 10€-ko opari-txartela: 4 Pazko arrautza ezkutatuak aurkitzen badituzu eta lehen aipatutako baldintzak betetzen badituzu, 10€-ko opari-txartela eramango duzu. Izakinak agortu arte.

  • Txokolatezko arrautza txikiak: Gainera, aurkitutako Pazko arrautza bakoitzeko, txokolatezko arrautza txiki bat jaso ahal izango duzu Bezeroenganako Arreta Gunean.

10€-ko opari-txartelak

4 Pazko arrautzak dagozkien 4 dendetan ezkutatuta aurkitzen dituzten parte-hartzaileek, App-ean 4 kupoiak aktibatuz, eta “Nire Profila” ataleko 4 baimenak aktibatuta badituzte jokoa hasi aurretik, opari-kupoi bat desblokeatuko dute. Kupoi hori automatikoki agertuko da App-eko “Pazko abentura Urbilen” karpetan, “Sustapen esklusiboak” atalean. Kupoi hau Urbilen kontsumitzeko 10€-ko opari-txartelari dagokio!

10€-ko opari-txartelak Urbilgo Bezeroenganako Arretako Gunean jasoko dira, honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era). Horretarako, App-eko opari-kupoia aktibatu beharko dute, eskainiko zaien QR kodea eskaneatuz.

Ezinbestekoa izango da opari-txartela 2025/04/30a baino lehen jasotzea.

 

Txokolatezko arrautza txikiak

Gainera, gure lokaletan aurkitzen duzun Pazko arrautza bakoitzeko, aplikazioan dagokion kupoia aktibatuz, eta “Nire Profila” ataleko 4 baimenak aktibatuta badituzu jokoa hasi aurretik, opari-kupoi bat desblokeatuko duzu. Kupoi hori automatikoki agertuko da App-eko “Pazko abentura Urbilen” karpetan, “Sustapen esklusiboak” atalean. Kupoi hau txokolatezko arrautza txiki bati dagokio!

Gehienez ere txokolatezko 4 arrautza txiki emango dira pertsonako, gure lokaletan aurkitutako Pazko arrautza kopuruaren arabera.

Txokolatezko arrautza txikiak Urbilgo Bezeroenganako Arretako Gunean jasoko dira, honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era). Horretarako, App-eko opari-kupoia aktibatu beharko duzu, eskainiko zaizun QR kodea eskaneatuz.

Ezinbestekoa izango da txokolatezko arrautza txikiak 2025/04/30a baino lehen jasotzea.

 

* Eskuragarri dauden 200 opari-txartelak eman ondoren, Urbilek jokoarekin jarraitzeko aukerak desgaituko ditu.

 

 

Aparteko irekiera egunak eta Pazko arrautzak margotzeko tailerra Txiki Urbilen

Aste Santuan, gure Txiki Urbil doako haur-guneak, astean zehar aparteko irekiera egunak izango ditu. Apirilaren 14tik 27ra, Txiki Urbil egunero egongo da zabalik! Gainera, haurrek oso jarduera dibertigarria egingo dute: Pazko arrautzak margotuko dituzte eta, nahi izanez gero, etxera eraman ahal izango dute.

* Txiki Urbilen ordutegiak apirilaren 14tik 27ra:

  • Astelehenetik ostegunera: 16:00etatik 20:00etara.

  • Ostiraletan: 17:00etatik 20:00etara.

  • Larunbatetan: 12:00etatik 20:00etara.

  • Igande eta jaiegunetan: 16:00etatik 20:00etara.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.