EGUZKI-KIT BATEN ZOZKETA ETA %10EKO DESKONTUA BOB HAIRSTORES-EN
Uda hurbiltzen ari da, eta zure azala eta ilea eguzki-esposizioaren ondorioetatik babes ditzazun, Bob Hairstores-ekin batera, bi sustapen esklusibo jarri ditugu martxan Urbilen doako aplikazioan.
Ekainaren 1etik 6ra:
-
Bob Hairstores-eko Eguzki-Kit bat zozkatuko dugu, 5 produktuz osatua: maskara babesle bat, esprai babesle eta distiratzaile bat, aurpegiko eguzki-babesgarri bat, eguzki-babesa duen beltzarantzeko olio bat eta hondartzarako errafiazko poltsa bat.
-
Gainera, %10eko deskontua duzu denda osoan.
%10eko deskontua denda osoan
Ekainaren 1etik (astelehena) 6ra (larunbata), Urbilen App-arekin, Bob Hairstores-en egindako zure erosketek %10eko deskontua dute! Denda osoan balio du.
Sustapen honetaz gozatzeko, kutxan ordaindu aurretik, sartu Urbilen App-ean eta "Sustapen Esklusiboak" atalera jo. Ondoren, "Zozketak eta Sustapenak" karpetan sartu eta aktibatu dagokion kupoia langileek eskainiko dizuten QR kodea eskaneatuz.
Aprobetxatu uda iritsi aurretik zure produktu gogokoenak berritzeko.
Nola parte hartu Eguzki-Kit baten zozketan?
Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:
-
Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
-
"Sustapen Esklusiboak" atalera jo.
-
"Zozketak eta Sustapenak" atalean sartu.
-
Aktibatu zozketaren kupoia: EGUZKI-KIT BATEN ZOZKETA.
Saria:
Bob Hairstores-eko Eguzki-Kit bat, ondorengo 5 produktuz osatua:
-
Maskara babesle bat (Defy Damage Protective Shield 100ml, Joico markakoa).
-
Esprai babesle eta distiratzaile bat (K-Pak Color Therapy Luster Lock Spray 200ml, Joico markakoa).
-
Aurpegiko eguzki-babesgarri bat (SPF 50 Stick Solar Facial 15 ml, Kream markakoa).
-
Eguzki-babesa duen beltzarantzeko olio bat (SPF 30 California Surfer 200ml, Kream markakoa).
-
Hondartzarako errafiazko poltsa bat (Joico markakoa).
Parte hartzeko epea:
2026ko ekainaren 1eko 12:00etatik 2026ko ekainaren 6ko 12:00etara.
Irabazlearen jakinarazpena:
Irabazlea 2026ko ekainaren 6an, 14:00etan, jakinaraziko dugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.
7 laneguneko epean irabazlearekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.
* Zozketa hau App-a duten, adinez nagusi diren eta “Nire Profila” atalean 4 baimenak aktibatuta dituzten bazkideei zuzenduta dago.
SARIA JASOTZEA:
Saria jasotzeko, irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Bob Hairstores Urbilen 2026ko uztailaren 6a baino lehen bere irekiera-ordutegiaren barruan.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.
URBILEN APLIKAZIOA:
Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.
Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.