EDURNEZURI ZOZKETA

Edurnezuri zozketa
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2025/03/31 - 14:00

[ZOZKETA AMAITUTA]

Ostiral honetan, martxoak 21, Edurnezuri estreinatuko da Cinesa Urbilen, Disney-ren 1937ko film klasikoaren benetako akziozko bertsio musikala. Eta zozketa batekin ospatuko dugu, plan familiar batez goza dezazun!

Hurrengo bi asteburuetan (martxoak 21, 22, 23, 28, 29 eta 30) gure Txiki Urbil doako haur-gunera sartzen diren haur guztien artean, Edurnezuriren sorta bat zozkatuko dugu, Cinesa Urbilen Edurnezuri filma ikusteko 4 sarrerez, eta bildumagarriak diren Edurnezuriren 2 edalontzi eta krispeten 2 kuboz osatua.

Zuk zuretzako tarte batez gozatzen duzun bitartean, Txiki Urbilen zure seme-alabek ongi pasako dute. Zure zain izango gara!

 

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko, jarraitu urrats erraz hauek:

  1. Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. Ekarri zure txikiak Txiki Urbilera martxoak 21, 22, 23, 28, 29 edo 30ean. Oraindik ezagutzen ez baduzu, Txiki Urbil 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako doako haur-gunea da, begirale kualifikatuek gainbegiratua. Aisialdi eta jatetxeeen goiko solairuan dago.

  3. Txiki Urbilen sarreran Urbilen App-eko QR identifikazio-kodea eskaneatzean, automatikoki zozketan sartuko zara.

 

Saria:

Edurnezuriren sorta bat, ondorengoaz osatua:

  • Cinesa Urbilen Edurnezuri filma ikusteko 4 sarrera.

  • Bildumagarriak diren Edurnezuriren 2 edalontzi eta krispeten 2 kubo.

Irabazle bakarra egongo da.

 

Parte hartzeko epea:

2025eko martxoaren 21eko 17:00etatik 2025eko martxoaren 30eko 20:00etara.

* Txiki Urbilen ordutegia:

  • Martxoak 21 (ostirala): 17:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 22 (larunbata): 12:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 23 (igandea): 16:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 28 (ostirala): 17:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 29 (larunbata): 12:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 30 (igandea): 16:00etatik 20:00etara.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2025eko martxoaren 31n, 14:00etan, jakinaraziko dugu www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

7 laneguneko epean irabazlearekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko Edurnezuriren zozketaren irabazlea dugu!

* Ordezko irabazlea:

Jatorrizko irabazleak uko egin ondoren, ordezko irabazlea honako hau da:

Jenifer Rodríguez (ID: 63732601).

Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2025eko apirilaren 30a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

Edurnezuri


 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.