D&G-KO PULTSERAREN ZOZKETA SAN VALENTIN-ERAKO

D&G-KO PULTSERAREN ZOZKETA SAN VALENTIN-ERAKO
-
Zentrokoak
Sector
Zerbitzuak
Local relacionado
2020/02/10 - 17:03

#SanValentín dela eta, zozketa berezi bat antolatu dugu. Dolce&Gabanna-ko pultsera bat zozketatzen dugu, Oro Vivo lokalekoa, 110€-tan baloratua. 

Parte hartzea oso erraza da:

- Jarraitu @urbil_cc Instagramean. 

- Zure naranja erdia aipatu ezazu zozketaren post-ean! Zuk nahi duzun pertsona izan daiteke, Instagrameko profila duen bitartean... 

Zozketa otsailaren 10eko 15:00etatik (astelehena) otsailaren 14eko 12:00etara (ostirala) izango da. 14:00etan irabazlea jakinaraziko dugu gure web orrialdean eta sare sozialetan. 

Irabazleak saria jasotzeko bere NAN-a erakutsi beharko du Urbileko Oro Vivo lokalean 2020ko martxoaren 15a baino lehen.  

Zorte on!

ZOZKETAREN BESTE OINARRI BATZUK

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua.

18 urtetik gorakoa izan eta Euskal Herrian bizi behar da.

Irabazlak bere Instagram-eko erabiltzaile izena Urbil merkataritza-guneko profiletan edo web gunean argitaratzea baimendu beharko du zozketaren irabazlea jakinarazteko. Gainera, bere irudia, saria jasotzen, Urbilen webgunean eta sare sozialetan zabaltzea baimendu beharko du, zentroko jarraitzaileei saria banatu dela erakusteko. 

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak zozketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagrameko profilean komunikatuta.

Zozeketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Arduraduna: URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

Helburua: Urbileko zozketetan parte hartzea, publizitatea bidali ahalko da posta elektronikoaren bidez edota SMS bidez, interesatuaren aurre onarpenaz gure sare sozialetako App-ean.

Legitimazioa: Interesatuaren onarpena.

Hartzaileak: Ez dira datuen lagapenik aurreikusten.

Jatorria: Interesatu bera.

Eskubideak: Datuen atzipen, zuzenketa, indargabeketa, aurkakotasun, tratamendu mugaketa eta bere kasuan, aurkako eramangarritasuna.

Eskubideen jardutea: P.I. Asteasuain, Nº 7 20170, Usurbil, Gipuzkoa.

Datuen babeserako informazio gehiagorako kontsultatu:  https://www.urbil.es/es/informacion-adicional-lopd-sorteos-cas indarrean dagoen legeak ezarrita.

KONTAKTU ETA ERREKLAMAZIOAK: Parte-hartzaileek URBIL MERKATARITZA GUNEAREKIN kontaktuan jarri ahalko dira edozein duda edo Erreklamaziorako marketing@urbil.es korreoaren bidez.

OINARRIEN ONARPENA: Zozketaren parte hartzaileek onarrilegalak onartuko dituzte zozketan parte hartzean.