DESKONTUA ETA OPARIA HAURRAREN EGUNAGATIK OKAÏDI-N URBILEN APP-AREKIN

Descuento y regalo en Okaïdi con la App de Urbil
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2026/04/14 - 10:00

Apirilaren 15a Haurraren Eguna da. Eta sustapen esklusibo batekin ospatuko dugu Okaïdi haurrentzako arropa dendan! Aukera ezin hobea zure txikien armairua udaberriko bildumarekin berritzeko.

Urbilen doako App-arekin bakarrik, honako hau izango dituzu:

  • %20ko deskontua (35€-tik gorako erosketetan, Good Price eta Love Price izan ezik).

  • Gainera, Okaïdi-ren fideltasun-programan izena ematen baduzu, poltsa bat eramango duzu opari (izakinak agortu arte).

Urbilen App-a edukitzeak bere abantailak ditu! Horrelako opariez eta deskontuez gozatu ahal izango duzu, zozketetan eta sustapenetan parte hartu ahal izango duzu, lokaletan deskontuak izango dituzu, eta askoz gehiago!

 

Nola gozatu sustapenaz Okaïdi-n?

Sustapenaz gozatzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Zatoz Okaïdi Urbilera eta egin 35€-tik gorako erosketa (Good Price eta Love Price izan ezik).

3.- Oraindik egin ez baduzu, erregistratu Okaïdi-ren fideltasun programan.

4.- Sartu Urbilen App-ean eta "Sustapen esklusiboak" atalera jo.

5.- "Zozketak eta sustapenak" atalean sartu.

6.- Aktibatu sustapenaren kupoia dendan eskainiko dizuten QR kodea eskaneatuz. Nola egin behar duzun azalduko dizugu:

  • Sakatu sustapenaren kupoian eta jarraian, sakatu "Nahi dut!" botoia.

  • Ondoren, sakatu "Eskaneatu" botoia eta irakurgailu bat irekiko da dendan eskainiko dizuten QR kodea eskaneatu ahal izateko.

  • Jarri kamera QR kodearen aurrean, eta botoian klik egitean, eskaneatzea automatikoki egingo da.

7.- Eta kito!

* Sustapena apirilaren 15ean bakarrik izango da baliozkoa.

* Ez ahaztu zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartzea, Urbilen zuretzat dugun guztiaren berri izan dezazun beti.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.