CIRCULAR GREEN STORE-EKO 2 LOOK-EN ZOZKETA

CIRCULAR GREEN STORE-EKO 2 LOOK-EN ZOZKETA
-
Zentrokoak
Local relacionado
2023/01/25 - 12:00

Urbileko Instagram-eko profilean, gure galerian dugun Circular Green Store-eko 2 look zozkatuko ditugu: Maider Alzagaren look 1, mono eta txano batez osatua, eta Kibo-ren look 1, praka eta kamiseta batez osatua. 

 

Zozketaren mekanika:

Gure Instagram-eko profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:

 

Parte hartzeko epea:

2023ko urtarrilaren 25eko 12:00etatik 2023ko otsailaren 1eko 12:00etara.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2023ko otsailaren 1ean, 14:00etan, jakinaraziko dugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

 

Saria:

Circular Green Store-eko 2 look irabazle batentzat:

  • Maider Alzaga: Francesca Monoa eta Elur txanoa.

  • Kibo: Partxis Black XL kamiseta eta Partxis Black L galtzak. 

Circular Green Store-eko look-ak

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko Circular Green Store-eko 2 look-en zozketaren irabazlea dugu!

Zozketaren irabazlea @aintzaane izan da.

Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean 2023ko martxoaren 1a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era) saria jasotzeko.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleak bere Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbileko webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.