C&A-KO 100€-KO OPARI-TXARTEL BATEN ETA HAUR-SASKITXO BATEN ZOZKETA INSTAGRAM-EAN

SORTEO DE UNA TARJETA REGALO DE 100€ Y UNA CANASTILLA DE BEBÉ DE C&A
-
Zentrokoak
Local relacionado
2026/06/05 - 12:00

Gehien espero den irekieretako bat hurbiltzen ari da! Ekainaren 11n, 11:00etan, C&A-k ateak irekiko ditu Urbilen! Eta ospatzeko, ekainaren 5etik 10era, Urbilen Instagram-eko profilean, C&A-ko 100 €-ko opari-txartel bat eta haur-saskitxo bat zozkatuko ditugu.

 

Zozketaren mekanika:

Instagram-eko gure profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:

  • Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc eta C&A @ca.

  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.

  • Etiketatu denda berria ezagutzera etorri nahiko zenukeen pertsona. 

Zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago saria irabazteko!

 

Saria:

C&A-ko 100 €-ko opari-txartel bat eta haur-saskitxo bat. Irabazle bakarra egongo da.

 

Parte hartzeko epea:

2026ko ekainaren 5eko 12:00etatik 2026ko ekainaren 10eko 12:00etara.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2026ko ekainaren 10ean, 14:00etan, jakinaraziko dugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

7 laneguneko epean irabazlearekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du C&A Urbilen 2026ko ekainaren 11ko 12:00etatik aurrera eta uztailaren 11 baino lehen bere irekiera-ordutegiaren barruan.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleak bere Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.