BOB HAIRSTORES-EN "ILEA BERRESKURATZEA" PACK-AREN ZOZKETA

BOB HAIRSTORES-EN "ILEA BERRESKURATZEA" PACK-AREN ZOZKETA
-
Zentrokoak
Local relacionado
2021/10/04 - 12:00

Uda amaitu da eta ziur zure ilea berreskuratu nahi duzula, itsasoak, igerilekuak eta eguzkiak eragindako hondamendien ondoren. Horregatik, Urbilen Bob Hairstores-en Olaplex-en 0, 3 eta 4 urratsez osatutako "Ilea berreskuratzea" pack bat zozkatu nahi dugu gure Instagram-aren bidez.

 

Zozketaren mekanika:

Zozketan parte hartzeko ondorengo urrats hauek jarraitu behar dituzu:

  • Gure profila jarraitu Instagram-ean @urbil_cc 
  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
  • Lagun bat aipatu post-eko iruzkinetan. 

 

Parte hartzeko epea:

2021eko urriaren 4eko 12:00etatik 2021eko urriaren 18ko 12:00etara.

 

Saria:

Bob Hairstores-en Olaplex-en 0, 3 eta 4 urratsez osatutako "Ilea berreskuratzea" pack bat. Kaltetutako ilea berreraikitzeko bi urratsetako tratamendua eta xanpu bat da, 60€-tik gorako balioa duena.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2021eko urriaren 18ko 14:00etan jakinaraziko da www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko zozketaren irabazlea daukagu: @yolidh

Zorionak irabazleari eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Irabazlea bere NAN-arekin identifikatu beharko da Bob Hairstores Urbilen 2021eko azaroaren 18a baino lehen bere ordutegiaren barruan.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleek euren Instagram-eko eta Facebook-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko dute, sustapenaren irabazleen berri emateko. Era berean, beren irudia, saria jasoz, Urbileko webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko dute, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko eta Facebook-eko profiletan berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.