BLACK FRIDAY-RAKO 100€-KO 5 OPARI-TXARTELEN ZOZKETA
Badator Black Friday eta Urbilen erosketarik onenez goza dezazun nahi dugu. Horregatik, azaroaren 18tik 25era, gure Instagram-eko profilean, 100€-ko 5 opari-txartel zozkatuko ditugu Urbilgo dendetan kontsumitzeko.
Gozatu Black Friday osoenaz Urbilen! Aprobetxatu deskonturik onenak modan, kirolean, edertasunean, dekorazioan... Unerik onena da behar duzun guztia eskuratzeko, kapritxo bat emateko eta Gabonetako opari batzuk aurreratzeko. Erosketak eroso egin itzazu Urbilgo dendetan, merkataritza-guneak eskaintzen dizkizun abantaila guztiekin. Sabai beraren azpian marka-aukera ugariz eta deskonturik hoberenez gozatzeko aukera izateaz gain, horrela denbora aurreztuz, hainbat erosotasun aurkituko dituzu Urbilen: aparkaleku estalia eta doakoa, atsedena hartzeko jatetxeen-gunea, aisialdirik onena eta askoz gehiago.
Zozketaren mekanika:
Instagram-eko gure profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:
-
Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc.
-
"Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
-
Etiketatu zozketaren post-eko iruzkinetan zure estilo-lagun banaezinari (beti asmatzen duzun shopping-kide hori).
Zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago saria irabazteko!
Sariak:
100€-ko 5 opari-txartel Urbilgo lokaletan kontsumitzeko.
Opari-txartelen funtzionamendua:
-
Urbilen Opari-Txartela zentroko edozein lokaletan erabili ahal izango da (Game dendan eta Loteri Bulegoan izan ezik).
-
Txartelek epemuga dute eta ezingo dira 2027/11/25etik aurrera erabili.
-
Urbilen Opari-Txartela erosketa bakar batean edo hainbat erosketa / establezimendutan erabili ahal izango da. Beti txartelean erabilgarri dagoen saldoa kontuan hartuta, aurkeztu ezazu txartela dendako kutxan ordainketaren unean, eta erosketaren zenbatekoa txarteletik deskontatuko da. Erosketaren zenbatekoa txartelean erabilgarri dagoen saldoa baino txikiagoa bada, gainerako saldoa txartelean gordeko da etorkizuneko erosketetarako. Aldiz, erosketaren zenbatekoa txartelaren saldoa baino handiagoa bada, bezeroak dendari zenbateko saldoa duen adierazi beharko dio eta beste ordainketa-metodo baten bidez ordaindu beharko du aldea establezimenduan.
-
Opari-txartelean gelditzen den saldoa jakiteko, www.getmybalance.com webgunean begiratu dezakezu, 917 699 533 telefono-zenbakira deituta jakin dezakezu edo Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean jakin dezakezu, honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan.
Parte hartzeko epea:
2026ko azaroaren 18ko 12:00etatik 2026ko azaroaren 25eko 12:00etara.
Irabazleen jakinarazpena:
Irabazleak 2026ko azaroaren 25ean, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.
7 laneguneko epean irabazleren batekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.
SARIA JASOTZEA:
Saria jasotzeko, irabazleek beren NAN-arekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2026ko abenduaren 26a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:
PARTE-HARTZAILEAK:
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:
Irabazleak bere Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko.
INDARGABETZEA:
Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.
DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:
Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.
Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.