AMAREN EGUNA – 100€-KO OPARI TXARTELAREN ZOZKETA INSTAGRAMEN

-
Zentrokoak
Sector
Zerbitzuak
Local relacionado
2019/04/23 - 16:05

Amaren eguna ospatzeko Urbilek merkataritza guneko edozein denda eta/edo jatetxeetan erabiltzeko 100€-ko opari txartel bat zozketatzen du.

ANTOLATZAILEA

Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoen URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

PARTE-HARTZE EPEA

Zozketan parte hartzeko epea maiatzaren 3ko 12:00etatik maiatzaren 9ko 12:00etara izango da.

SARIAK

Irabazle bakarra egongo da eta 100€-ko opari txartel bat irabaziko du Urbileko edozein denda eta/edo jatetxeetan erabiltzeko.

ZOZKETAREN MEKANIKA

Parte hartzeko, gure instagrameko perfilean  argitaratu dugun zozketaren argazkira joan eta:

  1. @urbil_cc kontua segi!
  2. Opari txartela gastatuko zenukeen Urbileko 3 denda gustokoenak zeintzuk diren esaiguzu!

IRABAZLEEN JAKINARAZPENA

Irabazleak 2019ko maiatzaren 9an 14:00etan urbil.es –en eta gure sare sozialetan argitaratuko dira.

SARIA JASOTZEA

Irabazleak Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunera gerturatu beharko dira euren NAN-arekin 2019ko maiatzaren 31 baino lehen bere ordutegiaren barruan (astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara, eta larunbatetan 21:30ak arte). Saria ez bada argibide hauen arabera jasotzen ezetatuta geratuko da.

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK

PARTE-HARTZAILEAK

18 urtetik gorakoa izan eta Euskal Herrian bizi behar da.

IRUDI-ESKUBIDE  EDO/ETA IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK

Irabazleek eta euren ordezkoek, euren Facebook-eko erabiltzailea eta profil publikoa URBIL MERKATARITZA GUNEKO perfiletan edo web gunean argitaratzea baimendu beharko dute zozketaren irabazleak jakinarazteko. Gainera, saria jasotzean argazki bat ateratzea eskatu ahalko zaie Urbileko sare sozialetan argitaratzeko.

INDARGABETZEA

URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOAK zozketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Facebook eta Twitterreko perfiletan komunikatuta.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK

Zozketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Arduraduna: URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

Helburua: Urbileko zozketetan parte hartzea, publizitatea bidali ahalko da posta elektronikoaren bidez edota SMS bidez, interesatuaren aurre onarpenaz gure sare sozialetako App-ean.

Legitimazioa: Interesatuaren onarpena.

Hartzaileak: Ez dira datuen lagapenik aurreikusten.

Jatorria: Interesatu bera.

Eskubideak: Datuen atzipen, zuzenketa, indargabeketa, aurkakotasun, tratamendu mugaketa eta bere kasuan, aurkako eramangarritasuna.

Eskubideen jardutea: P.I. Asteasuain, Nº 7 20170, Usurbil, Gipuzkoa.

Datuen babeserako informazio gehiagorako kontsultatu:  https://www.urbil.es/es/informacion-adicional-lopd-sorteos-cas indarrean dagoen legeak ezarrita.

KONTAKTU ETA ERREKLAMAZIOAK: Parte-hartzaileek URBIL MERKATARITZA GUNEAREKIN kontaktuan jarri ahalko dira edozein duda edo erreklamaziorako marketing@urbil.es korreoaren bidez.

OINARRIEN ONARPENA: Zozketaren parte hartzaileek onarri legalak onartuko dituzte zozketan parte hartzean.