50€ HILERO GURE INSTAGRAMEKO JARRAITZAILEENTZAT

50€ HILERO GURE INSTAGRAMEKO JARRAITZAILEENTZAT
Zentrokoak
Sector
Aisialdia
Local relacionado
2019/08/03 - 19:06

Gure Instagrameko jarraitzaileak zortean daude!

Hilabete bakoitzaren bukaeran 50€ko opari txartel bat zozketatuko dugu gure Instagrameko jarraitzaileen artean, Urbilen bertan datafonoa duten lokaletan erabiltzeko.

Azkeneko zozketa 2019ko abendua amaitzean egingo da, beraz, zozketaren azkeneko irabazlea 2020ko urtarrilaren lehenengo egunetan jakinaraziko da.

ANTOLATZAILEA

Promozioaren antolatzailea Urbil Merkatal zentroko jabe komunitatea da, honako helbide honetan: PG Asteasuain 7 20170 Usurbil (Guipuzcoa). 

IRABAZLEEN JAKINARAZPENA

Irabazleak gure Instagrameko profilean jakinaraziko dira zozketa egin eta hurrengo hilabetearen hasieran. Zozketaren azkeneko irabazlea 2019ko abendua amaitzean egingo den azkeneko zozketaren ondoren jakinaraziko da, hau da, 2020ko urtarrilaren lehenengo egunetan.

SARIA JASOTZEKO

Irabazleak DNIarekin identifikatu beharko dira Urbilen dagoen Bezero Arreta Gunean eta bertako ordutegian: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:30tara eta 16:30etatik 20:30ak arte, eta larunbatetan 16:30tatik 21:30ak arte. Irabazle bakoitzak hilabete bat izango du notifikaziotik aurrera saria jasotzeko. Saria jasotzen ez bada honako hau deuseztatuko da. 

PARTE HARTZAILEAK

18 urtetik aurrera Euskal Herrian bizi direnak parte hartu ahal izango dute. 

PARTE HARTZAILEEN IRUDI ESKUBIDEEN LEGATZEA ETA/EDO PROPIETATE INTELEKTUALA 

Irabazleak eta ordezkoak bere erabiltzailea eta izenak argitaratzea onartu beharko dute profilean edota urbil merkatal zentroko web gunetan promozioen irabazleak jakinarazteko. Horretaz gain, argazki bat eskatu diezaiokete saria entregatzeko unean Urbileko sare sozialetan partekatzeko.

ESEKITZEA

Urbil merkatal zentroko komunitateak txapelketa hau deusestatzeko eskubidea erreserbatuko du bestelako arrazoiak direla eta. Kasu horretan berehala jakinaraziko da bere Instagrameko profilean.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaieei baja emango zaie.

DATUEN PROTEKZIORAKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Arduraduna: CC URBIL jabe komunitatea

Helburua: Urbileko zozketetan parte hartzea. Honetaz gain, publizitatea bidali ahal izango da SMS edo korreo elektronikoaren bitartez. Appa erabilgarria da gure sare sozialeko perfiletan. 

Legitimazoa: Interesdunen onarpena

Hartzaile: Datuen legatzea ez da aurreikusten

Jatorria: Interesduna bera

Eskubideak: Sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, oposizioa, tratamenduaren mugaketa, eta bere kasuan, datuen portabilitatearen oposizioa. 

Eskubideen jarduera: P.I. Asteasuain, Nº 7 20170, Usurbil, Guipúzcoa

Datuen protekzioari buruzko informazio gehiagorako kontsultatu: https://www.urbil.es/es/informacion-adicional-lopd-sorteos-cas ezarritako terminoak bertako legedia kontuan hartuz. 

KONTAKTUA ETA ERREKLAMAZIOAK: partehartzaileak  urbileko merkatal zentroarekin kontaktatu ahal izango dute edozein zalantza argitzeko edota erreklamazioak jartzeko korreoaren bitartez: marketing@urbil.es.

OINARRIEN ONARPENA: partehartzeileak parte hartu ahal izateko ezarritako oinarri legalak onartu beharko dituzte.