5 URBILBOX AISIALDI-PLANEN ZOZKETA

SORTEO DE 5 PLANES DE OCIO URBILBOX
-
Zentrokoak
Local relacionado
2023/07/20 - 12:00

Urbilen zure familiarekin edo lagunekin planik onenez goza dezazun nahi dugu. Horregatik, uztailaren 20tik 27ra, gure Facebook-eko profilean 5 UrbilBox aisialdi-plan zozkatuko ditugu Urbilen gozatzeko.

Oraindik ez al dituzu gure UrbilBox-ak ezagutzen? Ezagutu UrbilBox aisialdi-plan guztiak eta irabazi ezazu horietako bat gure zozketan! UrbilBox-ak deskontua duten aisialdi-sorta desberdinak dira. Guztira 5 aisialdi-plan daude, helduentzat zein haurrentzat, eta plan mota bakoitza 2 kupoiz osatuta dago, Urbilen planik onenaz goza dezazun: zinema, CostaJump, menua... Gustu guztietarako konbinazioak daude!

Mota bakoitzeko aisialdi-plan 1 zozkatuko dugu: OcioPlan 1 (zinema + menua), OcioPlan Txiki 1 (zinema + haurrentzako menua), SaltoPlan 1 (CostaJump + menua), SaltoPlan Txiki 1 (CostaJump + haurrentzako menua) eta SuperPlan 1 (zinema + CostaJump).

 

Zozketaren mekanika:

Gure Facebook-eko profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:

  • Jarraitu Facebook-en Urbil @urbil.

  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.

  • Aipatu lagun bat zozketaren post-ean, horrelako deskontudun plan batez gozatu nahiko zenukeena.

 

Parte hartzeko epea:

2023ko uztailaren 20ko 12:00etatik 2023ko uztailaren 27ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2023ko uztailaren 27an, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

 

Sariak:

5 UrbilBox aisialdi-plan Urbilen gozatzeko:

  • OcioPlan 1: zinema + menua.

  • OcioPlan Txiki 1: zinema + haurrentzako menua.

  • SaltoPlan 1: CostaJump + menua.

  • SaltoPlan Txiki 1: CostaJump + haurrentzako menua.

  • SuperPlan 1: zinema + CostaJump.

Guztira 5 irabazle izango dira.

5 Urbilbox aisialdi-planen zozketa

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

Dagoeneko 5 UrbilBox aisialdi-planen zozketaren irabazleak ditugu!

  • OcioPlan baten irabazlea: Ama Ia.
  • OcioPlan Txiki baten irabazlea: Sara Rbl.
  • SaltoPlan baten irabazlea: Ane Etxezarreta.
  • SaltoPlan Txiki baten irabazlea: Luis Flores.
  • SuperPlan baten irabazlea: Ainara Gaztanaga Ollero.

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NANarekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2023ko abuztuaren 28a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleak bere Facebook-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Facebook-eko profilean berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.