400€-TIK GORAKO BALIOA DUEN FORUM SPORT-EKO KIROL KIT OSO BAT ZOZKATZEN DUGU

400€-TIK GORAKO BALIOA DUEN FORUM SPORT-EKO KIROL KIT OSO BAT ZOZKATZEN DUGU
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2022/01/14 - 12:00

2022ra iristean, seguraski zuetako askok kirola egitea pentsatu duzue urte berriaren helburu gisa. Urbilen badakigu batzuetan zaila egiten dela asmo hori betetzea, eta kirolaren munduan hasteko eta motibatzeko, Forum Sport Urbileko kirol kit oso bat zozkatzen dugu, 400€-tik gorako balioa duena!

 

Zer dakar sariak?

Saria Forum Sport Urbileko kirol kit oso bat da, 400€-tik gorako balioa duena eta produktu hauez osatua dagoena:

  • Garmin VivoActive 4 smartwatch bat.
  • Get Fit fitness baloi bat.
  • Get Fit 20kg-ko pisu-kit bat.
  • Everlast konba bat.
  • Sveltus aerobikeko 4 gomako set bat.
Kirol-osagarri kita

 

Nola parte hartu zozketan?

1.- Doako Urbil App-a deskargatu. iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Sustapen esklusiboak atalera jo.

3.- Zozketak eta sustapenak atalean sartu.

4.- Aktibatu zozketaren kupoia: KIT FITNESS.

2022ko urtarrilaren 28ko 12:00ak arte duzu parte hartzeko aukera. 14:00etan, irabazlea jakinaraziko dugu Urbileko App-eanwww.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea, irabazle suertatuz gero, zuzenean zurekin harremanetan jar gaitezen.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko zozketaren irabazlea daukagu: María José Campos.

Zorionak, María José, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

Saria jasotzea:

Saria jasotzeko irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean 2022ko otsailaren 28a baino lehen bere ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara).

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.