URBILEK DONOSTIAN OSPATUKO DEN MINBIZIAREN AURKAKO LASTERKETA ETA MARTXA BABESTEN DU

Urbil apoya la Carrera y Marcha contra el Cáncer en Donostia
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Helburuak lortzeko aliantzak
2026/04/14 - 12:00

Urbilek, aurten ere, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak antolatutako proba solidarioa babestu du: maiatzaren 10ean, igandea, Donostian ospatuko den Minbiziaren aurkako Lasterketa eta Martxaren 12. edizioa.

Herritarren parte-hartzea errazteko helburuarekin, apirilaren 14tik 25era, Urbilek proba solidario honetarako 20 dortsalen zozketa jarri du martxan Zentroaren doako App-aren bidez: 10 dortsal Lasterketarako eta 10 dortsal Martxa / Martxa nordikorako.

Dortsal bat irabazi ezean, Urbiletik Lasterketan edo Martxa / Martxa nordikoan parte hartzeko hemen izena ematera animatzen zaituztegu

Kirol-proban bildutako diruari esker, Elkarteak doako arreta eta zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izango du minibizia duten paziente zein euren senideei.

Horrela, Urbilek bere inguruko hainbat erakunderekin duen konpromiso-lanarekin jarraitzen du, Konpromiso Urbil proiektuaren bitartez, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena