URBILEK BAT EGIN DU KORRIKA EKIMENAREKIN
Urbilek bat egiten du aurten ere KORRIKA-rekin, euskararen aldeko lasterketa enblematikoa, AEK-k antolatua eta Euskal Herri osoa zeharkatzen duena.
Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, Urbilek euskararen erabilera sustatzen du. Horregatik, zentroak aurten ere euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea helburu duen ekimen honekin lankidetza berritu du.
Urbilek euskararen erabilera sustatzen du
Aipatzekoa da Urbilek urteak daramatzala euskararekin eta euskarazko hezkuntzari lotutako ekimenak bultzatu eta ikusarazten. Urbilek euskararen erabilera sustatzeko kanpainetan parte hartu du azken urteotan, eta beste behin, euskararen aldeko lasterketa babestu nahi izan du.
Ekintza berri bat gure Konpromiso Urbil proiektuaren esparruan, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritua dagoena, non ardatz nagusietako bat tokiko kultura, euskara eta inguruko eragileak babestea den.