STOP BIDE INDARKERIAREN ARGAZKI-ERAKUSKETA
Urtarrilaren 15etik 30era, Urbilen, Segurtasunaren Defentsarako Euskal Elkartea den Stop Bide Indarkeriak antolatutako III. IKUSI ETA IKASI argazki-erakusketa ikusi ahal izango duzu.
Mugikortasun seguruari buruzko hausnarketa sustatzeko argazki-erakusketa
12 argazkiz osatutako erakusketa ibiltaria da, antolakuntzak berak sortutako argazki lehiaketan finalista gisa hautatutakoak hain zuzen ere, eta herritarren artean mugikortasun seguruari buruzko hausnarketa sustatzea du helburu. Erakusketa zentroko moda-gunean dago.
Erakusketan ikusi ahal izango diren 12 argazkiak Stop Bide Indarkeria elkarteak antolatutako bere Argazki Lehiaketan finalistak izan ziren: IKUSI ETA IKASI, "kalitatezko espazio publiko baten alde, bide-bizikidetza seguru eta jasangarriaren alde".
Lehiaketa honetan, garraiobide seguruagoak, garbiagoak eta energetikoki eraginkorragoetaranzko aldaketa sustatu eta bultzatzeko argazkiak eskatu ziren, ingurumenaren jasangarritasunerantz aurrera egiteko, bizimodu osasungarriagoak eta aktiboagoak sustatzeko. Azken batean, mugikortasun seguru eta jasangarria eta hiri gizatiarragoak sortzera bultzatzen duten argazkiak, non kolektibo desberdinek espazio publikoa modu atseginagoan partekatu ahal izango duten, non errespetuzko jarrera aldaketa horrek ezbeharren zifrei mesede egingo dien.
Erakusketaren helburuak
Erakusketa honen helburuak honako hauek dira:
-
Emisio gutxiagoko eta jasangarriagoa den mugikortasuna sustatzea.
-
Garraiobide seguruagoak eta aktiboagoak lortzeko aldaketa bultzatzea.
-
Intermodalitatea sustatzea.
-
Gizartea, oro har, bideko ezbeharren eta egoera klimatikoaren inguruko egungo munduko egoeraz kontzientziatzea.
Konpromiso Urbilen kokatutako ekintza
Konpromiso Urbil proiektuaren baitan kokatutako ekintza berri bat da, Nazio Batuen 17 Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarrituta eta bere ingurunean aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa sustatzea helburu duena.
Urbilen mugikortasunari, bide-segurtasunari eta ingurumen-jasangarritasunari buruz kontzientziatuta gaude. Jarraiobide seguruagoak, garbiagoak eta eraginkorragoak sustatzen ditugu.