ORIOKO EMAKUMEZKOEN TRAINERUA URBILEN

Urbilen urteak daramatzagu bertako kirolarekin konprometituta, eta, besteak beste, Orio Arraunketa Elkarteari laguntzen, bereziki bere emakumezkoen taldeari.
Horregatik, aurten ere, Urbil Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen taldearen babeslea da, eta oraingo honetan, bere trainerua ekarri dugu, gertutik ikus dezazun!
Irailaren 17tik 24ra Elkargunean
Irailaren 17tik 24ra, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen trainerua izango dugu ikusgai Zentroko Elkargunean.
Gertutik ikusi ahal izango duzu eta nahi dituzun argazki guztiak egin ahal izango dituzu.
Urbil bertako kirolarekin
Urbil beti egon da konprometituta bere inguru hurbilarekin: euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin. Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, Urbilek aspalditik babesten du Orio Arraunketa Elkartea, bereziki bere emakumezkoen taldea.
Lankidetza honen bidez, Urbilek Konpromiso Urbil gizarte-erantzukizun korporatiboko proiektuan aurrera egiten jarraitu nahi du ingurunearekin, oraingo honetan tokiko kirola babestuz eta, horrela, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuei laguntzeko konpromisoa indartuz.