KATUENTZAKO ELIKAGAIEN BILKETA SOLIDARIOA
Irailaren 25ean, ostirala, arratsaldean, eta urriaren 26an, larunbata, Aztarna irabazi asmorik gabeko elkarteak, animalien babeserako, kalean dauden katuentzako janari bilketa egingo du. Boluntarioak Eroskiren kutxa-lerroaren aurrean egongo dira. Eskerrak ematen dizkiegu janaria emanez ekimen honetan lagundu dezaketen pertsona guztiei, eskuzabaltasunez eta elkartasunez.
Aztarna Ibarrako felino kolonien kudeaketari irtenbidea emateko beharretik sortzen da. Gaur egun, boluntario talde bat dira, eta Tolosaldeko katuak elikatzen, zaintzen eta adopzioan ematen dituzte. Elikagai bilketa honetan biltzen dena beraientzat da, kaleetan bizi direnentzat eta etxeetan hartu ahal izan direnentzat.
Horrela, Urbilek bere ingurune hurbileko hainbat erakunderekin duen konpromiso-lanarekin jarraitzen du. Elkartasun kanpaina berri bat da, Konpromiso Urbil proiektuaren esparruan sartzen dena, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena.