Urbilen 139.230 kafe-kapsula bildu ditugu, bigarren bizitza bat emateko

Urbilen 139.230 kafe-kapsula bildu ditugu, bigarren bizitza bat emateko
Jatorria-ren helburuak
Klimaren aldeko ekintza
2021/05/17 - 12:00

Gaur, Birziklatzearen Munduko Eguna da, eta Urbilen zozketa berezi bat jarri dugu martxan ospatzeko: Urbilen kafe-kapsulak bildu eta birziklatzeari esker egin diren laborantzarako 2 kit eta etxean kafe-kapsulak biltzeko poto bat zozkatuko ditugu.

Urbilen birziklatze eta berrerabiltze-teknikekin zaintzen dugu planeta. Iaz, kafe-kapsulak biltzeko zerbitzua jarri genuen martxan zentroan, Kafea proiektua, Ekogras eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzaren eskutik. Oraindik ez baduzu ezagutzen kafe-kapsulak biltzeko gure gunea, Eroskiren inguruko arrapala mekanikoa jaitsiz aurkituko duzu, -1 solairuan.

Eta orain, hilabete batzuen ondoren, esan dezakegu... kafe-kapsulen bilketa fruituak ematen ari dela! 139.230 kafe-kapsula (1.989 kilo) bildu ditugu bigarren bizitza bat emateko.

Kafea proiektuak kafe-kapsulak osatzen dituzten materialen %100 berreskuratzeko aukera ematen du, eta aldi berean, kapsula horiekin egindako produktu-sorta bat eskaintzen du. Irudimena baliatuz eta Kafea proiektua osatzen duten guztien esfortzuarekin, ekonomia zirkularra errealitate bat dela eta guztion konpromisuarekin, garapen jasangarria posible dela erakutsi dute.

Gure etxe, vending-zerbitzu eta ostalaritza-sektorean sortutako kafe-kapsula erabiliak bildu eta birziklatzen dituguzte Kafea proiektuan. Horretaz gain, azken horiek sortzen dituzten kafe-posoak ere berreskuratzen dituzte.

Bildutako kapsulekin hainbat produktu egiten dituzte, eta horiek %100 birziklagarriak dira: kafe-hondarrekin, adibidez, laborantza-kitak sortzen dira, eta kapsulen ontziekin edukiontzi txikiak sortzen dira, kafe-kapsulak etxean gorde ahal izateko. Baina loreontziak, edukiontziak, birziklatzeko ontziak, etab. ere sortzen dira. 

Zalantzarik gabe, ingurumen-irtenbide bat da gure planetan egunero eta masiboki kontsumitzen den produktu batentzat. Jarrai dezagun elkarrekin birziklatzen. Eskerrik asko ingurumena zaintzen laguntzeagatik!

Urbilen 139.230 kafe-kapsula bildu ditugu, bigarren bizitza bat emateko