Urbilek lankidetza-hitzarmena sinatu du Gehitu-rekin

Urbilek lankidetza-hitzarmena sinatu du Gehitu-rekin
Jatorria-ren helburuak
Desberdintasunak murriztea
Helburuak lortzeko aliantzak
2022/04/26 - 12:00

Urbilek urtebeterako lankidetza-hitzarmena sinatu du Gehitu-rekin, Euskadiko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen elkartearekin. Hitzarmen honen helburu nagusia gizarte-sentsibilizazioa eta -kontzientziazioa sustatzen laguntzea da, diskriminazioaren oztopoak hausteko.

Ekimen honen bidez, Urbilek bere Origen-Jatorria proiektuan aurrera egiten jarraitu nahi du, oraingo honetan duintasunerako, berdintasunerako eta pertsona guztien orientazio sexuala eta afektiboa askatasunez garatzeko oinarrizko eskubideak babestuz, Nazio Batuen 17 GJH-etan oinarritutako jasangarritasun-planaren baitan.

Sinaduran, Leyre Lobato, Urbil merkataritza-guneko gerenteak, eta Jokin Esnaola, Gehitu-ko Koordinatzaileak, urtean zehar garatuko diren lankidetza- eta ikusgarritasun-kanpainez hitz egin dute. Horien artean, aipagarria da Urbilek Gehitu-ri emango dion babesa 2022ko 23. Sebastiane Saria ematean Donostiako Zinemaldian, saria irabazi duen pelikularen koktela babestuz. 2000.urtetik urtero irailean ematen den sari zinematografikoa da, Zinemaldiaren 70.edizioan lesbiana, gay, transexual eta bisexualen balioak eta errealitatea hobekien islatzen dituen proiektatuko film edo dokumentalari.

Horrela, Urbilek inguruko erakundeei laguntzeko konpromisoarekin jarraitzen du, NBE-ren Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan oinarrituta dagoen bere Origen-Jatorria proiektuaren bidez.