Urbilek ISO 14001 ziurtagiria berritu du ingurumen-kudeaketan

ISO 14001 ziurtagiria
Jatorria-ren helburuak
Klimaren aldeko ekintza
2022/01/22 - 12:00

Urbilek ingurumen-arloko etengabeko hobekuntza kudeatzeko ISO 14001 ziurtagiria berritu du 10. urtez jarraian. Zentroak iraunkortasunari lagunduko dioten ekintzak lantzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta azken urtean ingurumenarekin lotutako hogeita hamar ekimen baino gehiago egin ditu. 2010etik ISO 14001 ziurtagiria du Urbilek eta aurten ere ikuskaritza gainditu du.