Urbil, Usurbilgo Giza Proben babesle

Urbil, Usurbilgo Giza Proben babesle
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Helburuak lortzeko aliantzak
2021/10/17 - 10:00

Aurten, Urbil Usurbilgo GIZA PROBAK “2021eko Erronka” ekitaldiaren babesleetako bat izango da. Ekitaldia Usurbilgo Dema Plazan izango da urriaren 17an, eguerdiko 12:00etan.

Usurbilgo taldean, 2021eko Santixabel Herri Kiroletan gizaproban tira zutenetik aukeratutako 3 pertsona izango dira. Beste aldetik, Joseba Sanchez bakarlaria izango da tiratzen. Aurrena, usurbildarrak tiratuko dute, 1.800kg-ko ‘’Urepel’’ harriarekin. Ondoren, Joseba Sanchez-en txanda izango da, 750kg-ko ‘’Txefarri’’ harriarekin tira egingo duena.

Saio bakoitza, frontoi aldeko lehenengo arrastotik hasiko da, plaza 13 zintakoa delarik eta saio bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du. Gainera, Txomin Alkorta Sarriegi-ri omenaldia egingo zaio. Ekitaldi guztia, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuta izango da eta COVID-19ak agintzen dituen arauak beteko dira.

Horrela, Urbilek bertako kirolarekin duen konpromisoa indartzen du, Jatorria izeneko bere iraunkortasuneko proiektuaren baitan. Proiektu hau NBE-ren Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan (GJH) oinarritzen da, eta honen bidez, ingurunean aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa sustatu nahi da.