URBILEK, BESTE BEHIN ERE, KILOMETROAK JAIAREN ANTOLAKUNTZATI BABESA EMAN DIO
Urbilek Kilometroak ekimenaren alde egiten du aurten ere. Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, Zentroak euskararen erabilera sustatzen du, oraingo honetan, ikastolen jaiak babestuz.
Aurten, zentroak sari batzuk eman dizkio Kilometroak-en antolakuntzari bere Tonbolarentzako, zehazki, 50€-ko 5 opari-txartel, 5 OcioPlan bikoitz eta 5 BowlingPlan bikoitz, Urbilen esperientzia desberdinak bizitzeko.
Urbilek euskararen erabilera sustatzen du
Aipatzekoa da Urbilek urteak daramatzala euskararekin eta euskarazko hezkuntzari lotutako ekimenak bultzatu eta ikusarazten. Urbilek euskararen erabilera sustatzeko kanpainetan parte hartu du azken urteotan, eta beste behin, Kilometroak, ikastolen urteroko jaiari, babesa eman nahi izan dio.
Ekintza berri bat gure Konpromiso Urbil proiektuaren esparruan, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritua dagoena, non ardatz nagusietako bat tokiko kultura, euskara eta inguruko eragileak babestea den.