ELKARREKIN BIRAKA: ERAGIN PEDALEI GURE BIZIKLETA ESTATIKOETAN, GABONETAKO ZUHAITZ JASANGARRIA PIZTEKO

ELKARREKIN BIRAKA: ERAGIN PEDALEI GURE BIZIKLETA ESTATIKOETAN, GABONETAKO ZUHAITZ JASANGARRIA PIZTEKO
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Hiri eta komunitate jasangarriak
Klimaren aldeko ekintza
Helburuak lortzeko aliantzak
2022/12/15 - 12:00

Abenduaren 15etik 31ra, zatoz Urbilera eta har ezazu parte gure "Elkarrekin biraka" jokoan. Aisialdi eta jatetxeen goiko solairuan bizikleta estatikoak jarri ditugu. Pedalei eraginez, energia eolikoari esker, zuhaitz jasangarri bat argiztatuko dugu. Parte hartu Urbileko doako aplikazioarekin!

 

Zertan datza jokoa?

Bizikleta estatikoen pedalei eraginez, bisitariek Gabonetako zuhaitz bat piztu ahal izango dute pixkanaka, zentroaren goiko solairuan.

Bizikleta bakoitzean energia eolikoko alternadoreak erabiltzen ditugu, pedalei eraginez zuhaitza modu jasangarrian pizteko.

Parte-hartzaileek Urbileko merchandising opari bat eramango dute.

 

Nola parte hartu?

1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu Urbileko doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Androiderako hemen.

2.- Erakutsi Urbileko App-aren QR identifikazio-kodea goiko solairuko zuhaitz jasangarriaren ondoan ikusiko duzun azafatari.

3.- Igo bizikleta batera eta pedalei eragitean, zuhaitza pixkanaka nola pizten den ikusiko duzu.

4.- Jaso zure oparia parte hartzeagatik Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan: astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara. Opari bat aukeratu ahal izango duzu (stock-aren arabera): kristalezko botila, katilua, kandela, diru-zorroa, mugikorra jartzekoa, bizikletarako argia...

* Erabiltzaile bakoitzak egunean behin parte hartu ahal izango du.

 

Egunak eta ordutegiak:

Abenduaren 15etik 31ra:

  • Astelehenetik ostiralera eta igande/jaiegunetan: 17:00etatik 20:00etara (abenduaren 25ean izan ezik).

  • Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

  • Abenduak 24an eta 31n: 11:00etatik 14:00etara.

 

Ekimen berri honekin, Urbilek bere inguruko erakundeekin lan egiten jarraitzen du kudeaketa arduratsu eta jasangarrian, eta, kasu honetan, energia berriztagarriekin, Origen-Jatorria iraunkortasun proiektuaren barruan, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta.

 


ANTOLATZAILEA:

Ekitaldiaren antolatzailea Urbil Merkataritza Guneko Jabekideen Erkidegoa da; helbidea: Asteasuain 7, 20170 Usurbil (Gipuzkoa).

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen, ekitaldi eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen