Konpromiso Urbil Ekimenak
Inauguratu zenetik, Urbil bere inguruarekin konprometitua egon da, gizarte erantzukizun korporatiboko hainbat ekimen garatuz. Bere #UrbilKonpromisoa proiektua gizarte kohesionatuagoa sortzeaz arduratu da beti, genero-berdintasunaren, gizarteratzearen, elkartasunaren eta ingurumenaren bidez. Gainera, Urbil beti egon da euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin konprometituta.
2021eko martxoan, Urbilek bere proiektuaren irismena zabaldu zuen, bere konpromisoan urrats berri bat ematez, Jatorria abiaraziz. Jatorria-k, aurreko konpromisoez gain, jasangarritasun-proiektu zabalago bat hartu du barne, NBEk planteatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua.
Urbilek hainbat ekimen garatzen jarraitzen du bere jasangarritasun-proiektuaren bidez, 2023tik Konpromiso Urbil izenekoa.
Ezagutu zentroak helburu horietako bakoitzerako garatutako jarduerak.
Klimaren arloan sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzeko jarduerak
2020/01/08 - 2020/01/17
ERAKUSKETA, JARDUERAK ETA PATINETE ELEKTRIKO BATEN ZOZKETA
Urbil euskeraren Txantxangorria ekimenarekin
2016az geroztik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Txantxangorri ekimenaren parte gara.
Atez ate hondakinak biltzeko sistema
Urbilen hondakinak bereiztearekin konprometituta gaude, 2010. urtean merkataritza-gunean Atez Ateko Hondakinak Biltzeko Sistema behin betiko ezarri aurretik.
URBILEK MASKOTENTZAKO JANARI-BILKETAN LAGUNTZEN DU
Animalien Eguna zela eta, urriko bi egunetan elikagaiak bildu ziren animaliak adoptatu arte mantentzen laguntzeko.
URBIL GURUTZE GORRIAREKIN ELKARLANEAN ODOLA EMATEKO KANPAINETAN
Urbilen, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen odola emateko kanpainak babesten ditugu.
Urbilek Gurutze Gorriari babesa eman dio jostailuen bilketa solidarioan
Urbil Gurutze Gorriarekin elkarlanean dabil "Bere Eskubideak Jokoan" kanpainan, jostailuak modu solidarioan biltzeko, familia kalteberei laguntzeko helburuarekin.
Elikagaiak biltzeko kanpainei laguntza
Urbilen Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren kanpainak babesten ditugu, gure sare sozialen bidez elikagaiak biltzeko hainbat kanpaina zabalduz, Urbilen espazioa utziz, etab.
Urbil Bertsozale Elkartearekin lankidetzan
Urbilek Bertsozale Elkartea babesten du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean eta bertso erakustaldiak egiten zentroan bertan.
#UrbilKonpromisoa Erakusketa
2019/12/06
Usurbil gara · Buruntzaldea gara · Gipuzkoa gara · Urbil gara
- Previous page
- Page 15
- Next page