Konpromiso Urbil Ekimenak
Inauguratu zenetik, Urbil bere inguruarekin konprometitua egon da, gizarte erantzukizun korporatiboko hainbat ekimen garatuz. Bere #UrbilKonpromisoa proiektua gizarte kohesionatuagoa sortzeaz arduratu da beti, genero-berdintasunaren, gizarteratzearen, elkartasunaren eta ingurumenaren bidez. Gainera, Urbil beti egon da euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin konprometituta.
2021eko martxoan, Urbilek bere proiektuaren irismena zabaldu zuen, bere konpromisoan urrats berri bat ematez, Jatorria abiaraziz. Jatorria-k, aurreko konpromisoez gain, jasangarritasun-proiektu zabalago bat hartu du barne, NBEk planteatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua.
Urbilek hainbat ekimen garatzen jarraitzen du bere jasangarritasun-proiektuaren bidez, 2023tik Konpromiso Urbil izenekoa.
Ezagutu zentroak helburu horietako bakoitzerako garatutako jarduerak.

Urbil Lurraren Egunaren alde
Apirilaren 22an Lurraren Eguna ospatzen da, eta Urbilen bat egiten dugu ospakizunarekin, ingurumenaren gaiarekin oso konprometituta baikaude.
Save The Children elkartea Urbileko stand solidarioan
Gaur eta bihar (apirilak 22 eta 23), Irati eta Amaia Urbileko stand solidarioa artatzen ari dira Save The Children elkartetik.
Urbilek bat egiten du Haurren Egunarekin
Urbilen haurraren irudia ospatzen dugu #Apirilak26HaurrenEguna kanpainarekin bat eginez.
Ingurumena zaintzeko kanpainak egiten dituzten zentroko markak laguntzen ditu Urbilek
Urbilen harro gaude eremu guztietan ingurumena zaintzea sustatu behar dela uste duten markak ditugulako.
Urbilek Bihotzez elkarteari babesa ematen dio Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Egunean
Otsailaren 14an Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Urbilen Bihotzez elkartearen lana zabaldu nahi dugu.
Erakusketa: #UrbilKonpromisoa-ren baitan2020an burututako ekimenak
#UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan Urbilen 2020an burutu ditugun ekimen guztien erakusketa ikustera etor zaitez. Urbileko moda gunean kokatuta dago.
Urbilek GeroAxular-en Apoyo Dravet proiektua babesten du
Urbilek GeroAxular euskal dantza taldearen Dravet proiektuaren laguntzaile bihurtu da (Dravet sindromea duen neskatoa, taldean dantzatzen duena).
Unicef-i laguntza txertaketa-kanpainarekin
Urbilek, #UrbilKonpomisoa proiektuaren ardatz sozialaren barruan, UNICEF-en txertaketa-kanpaina babestu du, bere mezua zabalduz sare sozialetan.
Urbilek Azterkosta babesten du, Ingurumen Hezkuntzako programa
2020/10/13 - 2020/10/27
#UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan, ingurumen ardatzaren barruan, Urbilek gure gertuko ingurunearen ekimen berri bat babesten du: AZTERKOSTA.
- Previous page
- Page 12
- Next page