URBIL GASTROFESTA BUELTAN DA!

¡Vuelve Urbil GastroFesta!
-
Zentrokoak
Gure dendakoak
Haurrenak
Local relacionado
2025/11/28 - 17:00

Azaroaren 28an eta 29an, GastroFestaren 2. edizioa ospatuko dugu!

Gastronomia, kultura eta entretenimendua uztartzen dituen ekitaldi paregabea da, eta adin guztietarako jarduerak biltzen dituen programazio anitza izango du. Plan ezin hobea giro zirraragarriaz gozatu eta bertako gastronomiaren onena dastatu nahi dutenentzat.

Urbil GastroFestak inguruko jatetxe eta ostalaritza marka interesgarrienetako batzuk bilduko ditu, Urbilgo jatetxeekin batera. Gastronomia postuak egongo dira, bertako moda merkatua, zuzeneko musika, artea, monologoak, sukaldaritza-tailerrak eta bolo-txapelketak (aldez aurretik izena emanda), zinemarako sarrerak 3€-ren truke (unitate mugatuak), sari-erruleta, opari-kabina Ilusionan, tailer tematikoak Txiki Urbilen, sustapen esklusiboak App-ean eta askoz gehiago.

 

Ekitaldira batzen diren ostalaritza markak

Hauek dira Urbil GastroFestan egongo diren markak:

EKITALDIRA GONBIDATUTAKO OSTALARITZA MARKAK

Goxonela euskal argentinar lantegiko produktuak, Hype-eko hanburgesak, 115 Pizzak-en sagar-ore amarekin egindako pizzak, Tolosako Amaren gazta-tarta ospetsua (Michelin izar bat irabazi berri duena) eta Amets Bakery-ren glutenik gabeko gozoak dastatu ahal izango dituzu.

Marcas hosteleras invitadas

 

URBILGO JATETXEAK

Urbilgo jatetxeetan ere jan ahal izango duzu!

Restaurantes de Urbil

 

Bertako Moda Merkatua

Gainera, azaroaren 27an (osteguna), 28an (ostirala) eta 29an (larunbata), Bertako Moda Merkatua izango dugu. Moda proposamen desberdinak dituzten bertako 4 marka, espazio berean, Elkargunearen ondoan horretarako prestatutako lokal batean, eta 12:00etatik 20:00etara jendearentzat irekita egongo dena.

Konpromiso Urbil proiektutik sortutako ekimena da, eta inguruko modako marka txikiei ikusgarritasuna eta laguntza ematea du helburu.

Mercado de moda local

 

Gastronomia onena aisialdi onenaren eskutik doa

[ZINEMARAKO SARRERAK AGORTUTA]

Cinesa GastroFestara batuko da izugarrizko deskontuarekin! Azaroaren 24tik (astelehena) aurrera eta izakinak agortu arte, Bezeroenganako Arreta Gunean, zinemarako sarrerak 3€-ren truke eskuratu ahal izango dituzu, eta azaroaren 28an eta 29an erabili. Sustapen honetaz baliatzeko, Urbilen doako aplikazioa erakutsi besterik ez duzu egin beharko!

Nola lortu zinemarako sarrera prezio murriztuan?

Cinesarako sarrera prezio murriztuan lortzeko, jarraitu urrats erraz hauek:

  1. Oraindik ez baduzu, eskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. Hurbildu zaitez Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunera bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era) eta erakutsi Urbil App-eko QR identifikazio-kodea.

* Unitate mugatuak daude. Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera erosi ahal izango ditu, eta azaroaren 28an eta 29an bakarrik erabili ahal izango dira. Egun horietan Urbil GastroFestaz ere gozatu ahal izango duzu.

* Zinemarako sarreren baldintzak: Sarrera baterako balio duen kodea. Baliozkoa azaroaren 28an eta 29an. Leihatilan, www.cinesa.es webgunean eta kioskoetan truka daiteke. Cinesa URBILen balio du. Aretoaren edukierari lotutako kodea. Ezin zaie beste eskaintza batzuei gehitu. Ez du balio ekitaldi berezietarako, ezta eduki alternatiboetarako ere (operak, kontzertuak, dokumentalak). VIP, Recliner eta D-Box besaulkiek, 3D proiekzioek eta IMAX®, iSens, Screen X eta XL aretoek, bai eta etorkizunean egon daitekeen eta kodea trukatzeko unean aplikatzekoa den beste edozein gainpreziok ere, aparteko kostua izango dute. Cinesak beretzat gordetzen du sarreren erabilera aldi baterako mugatzeko eskubidea, filmen banatzaileei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik, edo kupoi horren iruzurrezko erabilera detektatuz gero, eta errekargu gehigarriak aplikatzeko eskubidea (leihatilan eta cinesa.es webgunean jakinaraziko dira). Debekatuta dago kode hau saltzea.

Cine por 3€

 

CostaJump-en eta Ilusionan ere aisialdirik onenaz gozatu ahal izango duzu!

 

Ekitaldiaren egitaraua

Urbil GastroFestak gustu guztietarako programazioa du, gastronomia, moda, aisialdia, sormena eta zuzeneko ikuskizunak uztartzen dituena.

Programa

 

Azaroaren 28a, ostirala

17:00 – 18:00

Bolo-txapelketa Ilusionan

Izena eman behar da

 

17:00 – 20:00

Bertako Moda Merkatua

 

17:00 – 20:00

Ilusiona opari-kabina

 

17:00 – 21:00

Sari-erruleta

 

17:00 - 21:00

Txiki Urbil tailer tematikoarekin: Sukaldaritza plastilinarekin

 

17:00 – 22:00

Gastronomia postuak

 

18:00 – 19:00

Bolo-txapelketa Ilusionan

Izena eman behar da

 

18:00 – 19:00

Haurrentzako sukaldaritza-tailerra Neskak by Gatxupa-rekin – Limonada

Izena eman behar da

 

18:00 - 20:00

HardBody markako gofre, barratxo eta proteina dastaketa

 

19:00 – 20:00

Bolo-txapelketa Ilusionan

Izena eman behar da

 

19:30 – 21:00

Musika emanaldia: Nuria Culla

 

21:00 – 23:00

Musika emanaldia: DJ ARRA

 

Azaroaren 29a, larunbata

12:00 – 13:00

Helduentzako sukaldaritza-tailerra Neskak by Gatxupa-rekin – Guakamolea

Izena eman behar da

 

12:00 – 13:00

Bolo-txapelketa Ilusionan

Izena eman behar da

 

12:00 – 14:00

Sari-erruleta

 

12:00 - 14:00

HardBody markako gofre, barratxo eta proteina dastaketa

 

12:00 – 20:00

Bertako Moda Merkatua

 

12:00 – 20:00

Live painting Marcos Navarro-rekin

 

12:00 - 21:00

Txiki Urbil tailer tematikoarekin: “Margotu zure platera” eta sortu sukaldeko elementuak paperarekin

 

12:00 – 22:00

Gastronomia postuak

 

13:00 – 14:00

Bolo-txapelketa Ilusionan

Izena eman behar da

 

13:00 – 15:00

Musika emanaldia: RADIO REBELDE

 

14:00 – 15:00

Bolo-txapelketa Ilusionan

Izena eman behar da

 

15:00 – 16:00

Bolo-txapelketa Ilusionan

Izena eman behar da

 

16:00 – 20:00

Sari-erruleta

 

16:00 – 20:00

Ilusiona opari-kabina

 

17:00 – 18:00

Haurrentzako sukaldaritza-tailerra 115 Pizzak-ekin – Pizza

Izena eman behar da

 

18:00 – 20:00

HardBody markako gofre, barratxo eta proteina dastaketa

 

19:00 – 20:00

Boca Beats – Monologoak

 

20:30 - 22:30

Musika emanaldia: ALAI

* Azkenean, GELA-k ezin izango du jardun.

 

 

Jardueren kokapena

Ubicación actividadesUbicación actividades

 

Urbil GastroFesta ekitaldi gastronomiko bat baino gehiago da; familiarekin eta lagunekin une ahaztezinak partekatzeko gunea da, gure kulturaren eta sukaldaritzaren onenaz gozatzen den bitartean.

 

Informazio gehiago