URBIL GAMING: JOKATU EZAZU CLASH ROYALE TXAPELKETAN ETA GAMER ZONE-EAN

Urbil Gaming
Zentrokoak
Local relacionado
2022/11/12 - 10:00

Benetako gamer-a bazara, zorteko zaude. Urbilen "Urbil Gaming" ekitaldia antolatu dugu azaroaren 12rako, bideo-jokoei eskainitako jardunaldia, luxuzko gonbidatuekin. Ekitaldia bi gunetan banatuko da:

Alde batetik, Clash Royale Txapelketa izango dugu, Beniju & Revol Aimarrekin, eta Meet & Greet-a, salbuespeneko bi protagonista hauekin. Beniju eta Revol Aimar gamer-ak eta influencer-ak, "Clash Royale" mugikorreko bideo-joko ospetsuko bi figura garrantzitsuenetakoak, ekitaldi honetarako egokitutako Cinesa Urbil Zinemetako areto batean egongo dira, non hitz egin, argazkiak atera eta jarraitzaileekin jolastu ahal izango duten.

Bestalde, bideo-jokoen zaleek Gamer Zone gunea izango dute eskura, Urbileko elkargunean kokatua, eta sarrera librea eta doakoa izango da, jolasteko, elkarren artean lehiatzeko eta hazten ari den industria honen irteera profesional eta laboralak ezagutzeko.

Jarraian, azaroaren 12an Urbilen aurkituko duzun guztia azalduko dugu:

 

1.- CLASH ROYALE TXAPELKETA Beniju & Revol Aimar-ekin eta MEET & GREET

Azaroaren 12an Beniju & Revol Aimar izango ditugu Urbilen. Jokatu eta lehiatu Beniju-ren aurka, Clash Royale-ko jokalari onena!

Ekitaldirako sarrera doako da Urbileko App-arekin. Derrigorrezkoa da aldez aurretik Urbileko App-ean izena ematea txapelketarako eta Beniju & Revol Aimar-ekin Meet & Greet-erako plaza erreserbatzeko.

Aldez aurretik Urbileko doako aplikazioan izena eman duten jokalariek Beniju-rekin dueluan borrokatu ahal izango dute Urbilen eta, gainera, berarekin argazkiak atera ahal izango dituzte. Ekitaldi hau horretarako prestatutako Cinesa Urbil Zinemetako areto batean izango da (zentroko goiko solairuan).

Beñat Juarros Ugarte, bere inguruan "Beniju" bezala ezagunagoa, 21 urteko donostiarra da. Dagoeneko Munduko Txapeldun izan da Clash Royale-n, eta eragin eta garrantzi handiko pertsona bihurtu da bideojokoen eta streaming-aren munduan. Berarekin batera, bere abentura-lagun eta "Team Queso" talde profesionaleko bere kidea den Revol Aimar-ek (Nestor Aguado, Valentziatik datorrena), mikrofonoarekin emango du txapelketaren berri eta bertaratutakoekin elkarrizketak egiteaz eta jarduera dinamizatzaileak gauzatzeaz arduratuko da.

* Clash Royale Txapelketa eta Meet & Greet Ordutegiak: 17:00etatik 20:00etara, 3 txanda izango dira (200 pertsonako edukierarekin txanda bakoitzean). 

  • 1. txanda: 17:00etatik 18:00etara.

  • 2. txanda: 18:00etatik 19:00etara.

  • 3. txanda: 19:00etatik 20:00etara.

Txapelketan 3 irabazle izango dira eta irabazle bakoitzak opari batzuk jasoko ditu:

  • 1. irabazlea: Krispeten peluxea + NGS kaskoak + Superplan 1 + Bullet Train txanoa + Marvell edalontzia + Avatar kamiseta.

  • 2. irabazlea: krispeten peluxea + NGS kaskoak + Superplan 1 + Bullet Train txanoa + Marvell edalontzia + Maverick bisera.

  • 3. irabazlea: krispeten peluxea + NGS kaskoak + Superplan 1 + Bullet Train txanoa + Marvell edalontzia + Pokis giltzatakoa.

 

* Nola eman izena Clash Royale Txapelketarako eta Meet & Greet-erako?

1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu Urbileko doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Androiderako hemen.

2.- Sartu Urbileko aplikazioan. Urbileko App-aren hasierako orrian, "URBIL GAMING"-en irudia ikusiko duzu. Izena emateko, sakatu irudiaren azpian ikusiko duzun "IZENA EMAN!" botoia eta jarraitu erreserba egiteko adierazitako urratsak: sartu zure email-a, hautatu zein txandatan eman nahi duzun izena eta, azkenik, sakatu "Erreserbatu" botoia. 

* Erabiltzaile bakoitzak gehienez txanda batean eman ahal izango du izena. Txanda bakoitzaren edukiera mugatua da.

3.- Zure plaza aukeratutako txandarako erreserbatu ondoren, erreserba baieztatzeko mezu elektroniko bat jasoko duzu. Zure erreserba ezeztatu nahi baduzu, deitu 943 36 41 87 telefonora zure plaza askatzeko, beste norbaitek gozatu ahal izan dezan.

* Derrigorrezkoa da Urbileko App-aren bidez aldez aurretik izena ematea.

 

2.- GAMER ZONE

Gainera, bideo-jokoen zaleek Urbileko elkargunean Gamer Zone gunea izango dute, sarrera librea eta doakoa izango duen gunea. Bertan zure lagunekin edo beste pertsonekin libreki jolastu eta lehiatu ahal izango duzu, Urbileko doako App-aren QR-a aurkeztuz. Publiko guztiari irekia, aldez aurretik erreserbarik egin gabe.

Gamer Zone gunean 2 eremu bereiziko dira: FIFA GUNEA eta CLASH ROYALE GUNEA. Joko guneak Playstation eta kontsolak izango ditu erabiltzaileen artean erronka egin ahal izateko. Gainera, ESCIVI (Andoaingo Zinema eta Bideo Eskola) gunea egongo da, errealitate birtualeko betaurrekoekin.

Erabiltzaile bakoitzak, gehienez ere, behin sartu ahal izango du gune bakoitzera.

* Gamer Zone gunearen ordutegia: 10:00etatik 20:00etara elkargunean.

 

Zure zain gaude Urbilen ongi pasatzeko!

 

 

ANTOLATZAILEA:

Ekitaldiaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen, ekitaldi eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen