Udaberri TxikiFest: Haurrentzako jarduerak apirilean

Udaberri TxikiFest: Haurrentzako jarduerak apirilean
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2022/04/09 - 16:30

Apirilean zehar, gozatu Udaberri TxikiFest-etaz Urbilen! Apirila dibertsioz beteriko hilabetea izango da Urbilen, izan ere, astebururo, mota eta gustu guztietako haurrentzako jarduerak izango ditugu: zumba-klaseak, diskofesta, ipuin-kontalaria eta eskulan tailerrak.

 

Nola hartu parte haurrentzako jardueretan?

1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu doako Urbil App-a. iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Sartu Urbileko App-ean eta eman izena apirilean haurrentzako prestatu ditugun jardueretan. Zure haurra inskribatzeko, sakatu App-aren hasierako orrian ikusiko duzun Udaberri TxikiFest-en irudian, eta jarraitu erreserba egiteko adierazitako urratsak: sartu zure email-a, aukeratu zure haurra zein jarduera eta txandatan inskribatu nahi duzun, eta, azkenik, adierazi zenbat plaza erreserbatu nahi dutuzun (gehienez 2) eta haurraren/haurren adina.

3.- Aukeratutako jarduerarako zure plaza erreserbatu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erreserbaren baieztapenarekin. Zure erreserba ezeztatu nahi baduzu, deitu 943 36 41 87 telefonora zure plaza askatzeko eta beste norbaitek gozatu ahal dezan. 

* Derrigorrezkoa da Urbileko App-aren bidez izena ematea jardueretan parte hartu ahal izateko. Jarduera bakoitzean plaza mugatuak daude. Heldu bakoitzak gehienez 2 haurren izen-ematea egin ahal izango du gehien interesatzen zaizkion jardueretan eta gehienez 2 jardueretan eman ahal izango du izena Urbileko App-aren bitartez.

 

Jardueren egutegia:

Jarraian apirilean zehar Urbilen aurkitu ahal izango dituzun haurrentzako jardueren egun eta orduak zehaztu ditugu. Jarduera guztiak 18 urtetik beherako haurrentzat dira. Jarduera bakoitzean edukiera mugatua dago, beraz, nahitaezkoa da Urbileko App-aren bitartez jarduera bakoitzerako plaza erreserbatzea.

APIRILAREN 9a: Zumba-klaseak txikienentzat Eureka Dance-eko Oliber Nestar-ekin.

Txanda bakoitzeko gehieneko edukiera 30 pertsonakoa da. 2 txanda egongo dira:

  • Lehen txanda: 16:30etatik 17:00etara (30 pertsona).
  • Bigarren txanda: 17:15etatik 17:45etara (30 pertsona).

APIRILAREN 16a: Diskofesta Goazen!-eko Asier Burgete Dj-arekin.

Txanda bakoitzeko gehieneko edukiera 60 pertsonakoa da. 2 txanda egongo dira:

  • Lehen txanda: 17:00etatik 17:45etara (60 pertsona).
  • Bigarren txanda: 18:00etatik 18:45etara (60 pertsona).

APIRILAREN 23a: Ipuin-kontalaria.

Txanda bakoitzeko gehieneko edukiera 60 pertsonakoa da. 2 txanda egongo dira:

  • Lehen txanda: 16:30etatik 17:00etara (60 pertsona).
  • Bigarren txanda: 17:15etatik 17:45etara (60 pertsona).

APIRILAK 29 eta 30: DYI haurrentzako eskulan tailerrak La Niña Bonita-ren eskutik.

Txanda bakoitzeko gehieneko edukiera 20 pertsonakoa da. Txandak: 

  • Apirilaren 29a:

          - 16:30etatik 18:00etara (20 pertsona). Haurrentzako Lettering-a.

  • Apirilaren 30a:

          - 12:00etatik 13:30etara (20 pertsona). Scrapbooking familiarra.

          - 16:30etatik 18:00etara (20 pertsona). Haurrentzako Lettering-a.

 

* DYI haurrentzako eskulan tailerretarako gutxieneko adina 6 urtekoa da, ekintzaren nolakotasuna dela eta.

 

Zure zain izango gara Urbilen etxeko txikienek beraientzat prestatu ditugun jarduera hauetaz gozatu dezaten! Ez ahaztu zure plaza lehenbailehen erreserbatzea Urbileko App-aren bitartez gehien interesatzen zaizun jarduera eta ordutegirako!

 

ANTOLATZAILEA:

Ekitaldiaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbileko App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen, ekitaldi eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen