SUPERTHINGS URBILEN

SuperThings Urbilen
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2025/04/07 - 14:00

Presta zaitez urteko ekitaldi familiar handienetako baterako! Txikienen superheroi gogokoenak Urbilera iritsiko dira, galdu ezin duzun ekitaldi batean, dibertsio handia egongo baita.

Martxoaren 21etik apirilaren 6ra, benetako SuperThings-ak Urbilera iritsiko dira, Kaboon City-tik zuzenean. Hiru asteburu hauetan, txikienek beren superheroi gogokoenez gozatzeko aukera izango dute. Ekitaldi paregabea, eta, noski, doakoa.

Oraindik SuperThings-ak ezagutzen ez badituzu ere, hauei buruzko pixka bat kontatuko dizugu: izen bereko marrazki bizidun sail batetik sortutako jostailuak dira. SuperThings-ak Kaboon City-n bizi diren pertsonaia txiki batzuk dira. Pertsonaia bakoitzak eguneroko bizitzako objektu bat irudikatzen du, abentura oso dibertigarriak bizi dituzte eta superheroi eta superbilau bihurtzen dira. Txikiak txundituta daude!

Erabat tematizatutako jolasgunea izango dugu, XXL irudien erakusketa, photocall bat "Meet & Greet" saioak egiteko, txikienek euren pertsonaia gogokoena ezagutu dezaten, opariak, eta askoz gehiago!

Jarraian, xehetasun guztiak azalduko dizkizugu:

 

Jolasgune tematizatua Elkargunean

Zentroko Elkargunean erabat tematizatutako jolasgune bat izango dugu. Bertan, Kaboon City-n inspiratutako hainbat jolasgune izango dira, SuperThings eta Kazoom Kids dibertigarriez beteak, txikienek jolastu eta ondo pasa dezaten.

Iritsiera ordenean sartuko da, eta Urbilen doako App-a baino ez duzu aurkeztu beharko esparruaren sarreran. Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu une batean zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

* Jolasgunearen irekiera-ordutegiak

Jolasgunea egun eta ordutegi hauetan egongo da irekita:

  • Martxoak 21 (ostirala): 17:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 22 (larunbata): 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 23 (igandea): 17:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 28 (ostirala): 17:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 29 (larunbata): 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

  • Martxoak 30 (igandea): 17:00etatik 20:00etara.

  • Apirilak 4 (ostirala): 17:00etatik 20:00etara.

  • Apirilak 5 (larunbata): 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

  • Apirilak 6 (igandea): 17:00etatik 20:00etara.

 

* Esparruaren arauak

Esparruak errespetatu beharreko arau batzuk ditu:

  1. Gune hau 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.

  2. Haur bakoitza gehienez 20 minutu egon daiteke (haurrak jolasgunera sartzeko zain badaude).

  3. 25 haurrentzako edukiera. Edukiera beteta dagoenean, txanda itxaron beharko da, ilara-ordena zorrotzean.

  4. Adingabeek heldu/aita/ama/legezko tutore arduradun batekin joan beharko dute beti, eta honek ez du jarduera utzi beharko ardurapeko adingabe hori/horiek jolasgunearen barruan dagoen/dauden bitartean.

  5. Adingabe batek komunera joan nahi badu, jolasgunera berarekin joateko ardura duen heldu/aita/ama/legezko tutore batek lagundu beharko dio.

  6. Ezin da jolasgunera janariarekin edo edariarekin sartu.

  7. Ezin da sartu jolasgunekoak ez diren jostailu edo jokoekin.

  8. Antolakuntzak ez du erantzukizunik izango jolasgunearen barruan objektu pertsonalak galdu edo hondatzen badira.

  9. Haurrek jolaserako materiala zaindu eta partekatu behar dute.

  10. Ezin da erabiltzailerik iraindu edo eraso egin jolasgunean.

  11. Antolakuntzak onarpen-eskubidea du jolasguneetan errespetua eta giro ona mantentzen ez dituen erabiltzaile ororekiko.

  12. Monitoreak dira jolasgunearen arduradunak, eta une oro errespetatu behar dira haien jarraibideak.

 

SuperThings-en jostailu-sorta baten zozketa

Gainera, martxoaren 21eko 17:00etatik apirilaren 6ko 20:00etara jolasgunera sartzen diren haur guztien artean, Urbilen App-eko QR kodea eskaneatuz, SuperThings-en jostailu-sorta bat zozkatuko dugu, hainbat irudi bildumagarriz osatua.

Apirilaren 7an, astelehena, zozketa egingo dugu, eta 14:00etan, irabazlea jakinaraziko dugu www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

7 laneguneko epean irabazlearekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko SuperThings-en jostailu-sorta baten zozketaren irabazlea dugu!

Zozketaren irabazlea ondorengoa da:

Ana Castrillejo (ID: 61231826).

Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

Saria jasotzeko, irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2025eko maiatzaren 7a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

SuperThings zozketa

 

XXL irudien erakusketa

Bestalde, martxoaren 21etik apirilaren 6ra, SuperThings-eko bi XXL irudi ofizial izango ditugu, nahi dituzun argazki guztiak ateratzeko.

Pertsonaiak Enigma eta Mr King izango dira eta Zentroko sarreretan kokatuta egongo dira.

 

"Meet & Greet" photocall batean: ezagutu SuperThings-eko Kid Fury

Eta hori gutxi balitz, larunbatetan (martxoaren 22an eta 29an, eta apirilaren 5ean), 17:00etatik 20:00etara, SuperThings-en "Meet & Greet" bat egongo da Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan instalatutako photocall batean.

Topaketa oso berezia izango da, eta bertaratzen diren guztiek Kid Fury ezagutu eta berarekin argazkiak atera ahal izango dituzte, SuperThings-eko pertsonaia ultra-arraro zitala.

Sarrera iritsiera ordenaren arabera egingo da, ilara errespetatuz.

* Meet&Greet-eko paseak:

  • 17:00 - 17:20.

  • 17:40 - 18:00.

  • 18:20 - 18:40.

  • 19:00 - 19:20.

  • 19:40 - 20:00.

 

Ez galdu ekitaldi dibertigarri hau! Etxeko txikienek beren superheroi gogokoenez ahalik eta gehien gozatzeko antolatu dugun ekitaldia da.