SORMENEZ BETETAKO UDAZKENA TXIKI URBILEN!

Sormenez betetako udazkena Txiki Urbilen!
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2026/11/05 - 17:00

Hilabete berria, jarduera berriak Txiki Urbilen! Ezagutzen ez baduzu ere, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako doako haur-gunea, begirale kualifikatuek gainbegiratzen dutena, goiko solairuan dago. Sartzeko, Urbilen doako aplikazioa zure mugikorrean deskargatuta izatea besterik ez duzu beharko. Zuk zuretzako tarte batez gozatzen duzun bitartean, Txiki Urbilen zure seme-alabek ongi pasako dute.

Azaroan, Txiki Urbilen tailer desberdinetan izango dugun gaia “Sormenez betetako udazkena!” izango da. Hilabete honetan, Txiki Urbilen udazkeneko kolore eta elementuetan oinarrituko gara gure irudimenari hauspoa emateko. Katagorri atseginak sortuko ditugu material birziklatuekin, txorimalo dibertigarriak eta udazkeneko zuhaitz koloretsuak, gure sorkuntzei bizia emanez paperarekin, kartulinarekin eta sormen handiarekin. Eskulanez, dibertimenduz eta ideia handiak dituzten artista txikiz betetako hilabetea. Zatoz gurekin sortzen gozatzera!

 

 

TXIKI URBILEN ORDUTEGIA:

  • Ostegunak: 17:00etatik 19:00etara.

  • Ostiralak: 17:00etatik 20:00etara.

  • Larunbatak eta igandeak: 12:00etatik 20:00etara.

  • Aparteko irekiera-egunak: 16:00etatik 20:00etara.

 

Kontsultatu Txiki Urbilen egutegia eta informazio guztia hemen.