PARTE HARTU GURE ZUMBA MASTERCLASS-EAN OLIBER NESTAR-EKIN

Parte hartu gure Zumba Masterclass-ean Oliber Nestar-ekin
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2022/11/05 - 12:00

Azaroaren 5ean, larunbata, ez galdu Eureka Dance-eko Oliber Nestar-ek Urbilen eskainiko duen Zumba Masterclass-a! Ekitaldi hau doakoa da eta ariketa aerobikoak musikaren erritmoan egin ahal izango dituzu, inguruko irakasle onenarekin: Oliber Nestar.

Erreserbatu zure plaza Urbileko doako aplikazioan eta zatoz gurekin ondo pasatzera! Zumba Masterclass-a merkataritza-guneko elkargunean izango da. 

 

Nola eman izena Zumba Masterclass-ean?

1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu Urbileko doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Androiderako hemen.

2.- Sartu Urbileko aplikazioan. Urbileko App-aren hasierako orrian, Zumba Masterclass-aren irudia ikusiko duzu. Izena emateko, sakatu irudiaren azpian ikusiko duzun "IZENA EMAN!" botoia eta jarraitu erreserba egiteko adierazitako urratsak: sartu zure email-a, hautatu zein txandatan eman nahi duzun izena eta, azkenik, adierazi zenbat plaza erreserbatu nahi dituzun (haur kopurua) eta haurren adina.

* Pertsona berak gehienez izen-emate bat egin dezake, Zumba Masterclass-eko goizeko txanda edo arratsaldeko txanda aukeratuz. Gogoan izan 2 haurrek lagun zaitzaketela, aldez aurretik Urbileko App-ean izena emanda. Erabiltzaile bakoitzak gehienez 2 haur inskribatu ahal izango ditu, eta horrela, erreserba bakoitzean gehienez 3 plaza izango dira guztira (erreserba egiten duen heldua kontutan hartuta). Hau da, erreserba bakoitzean gehienez heldu 1 eta 2 haur izango dira. Txanda bakoitzaren edukiera mugatua da.

3.- Aukeratutako txandaren arabera zure plaza erreserbatzen duzunean, erreserba berresteko mezu elektroniko bat jasoko duzu. Zure erreserba ezeztatu nahi baduzu, deitu 943 36 41 87 telefonora zure plaza askatzeko, beste norbaitek gozatu ahal izan dezan.

* Derrigorrezkoa da Urbileko App-aren bidez aldez aurretik izena ematea Zumba Masterclass-ean parte hartu ahal izateko. Plaza mugatuak daude. 

 

Azaroaren 5eko Zumba Masterclass-erako txandak:

Azaroaren 5ean, larunbata, 2 Zumba klase izango dira merkataritza-guneko elkargunean, bata goizez eta bestea arratsaldez. Saio bakoitzak gutxi gorabehera 45 minutu-ordubeteko iraupena izango du. Edukiera mugatua dago, beraz, derrigorrezkoa da Urbileko App-aren bidez aldez aurretik plaza erreserbatzea. 

AZAROAREN 5a: Zumba Masterclass-a Eureka Dance-eko Oliber Nestar-ekin.

Txanda bakoitzeko gehienezko edukiera 100 pertsonakoa izango da. 2 txanda egongo dira:

  • Goizeko saioa: 12:30etan (100 pertsona).
  • Arratsaldeko saioa: 18:00etan (100 pertsona).

 

Azaroaren 5ean Urbilen itxarongo zaitugu elkarrekin une dibertigarria igaro ahal izateko. Beharrezko gauza bakarrak arropa erosoa eta ondo pasatzeko gogo handia izango dira. Eta ez ahaztu zure plaza lehenbailehen erreserbatzea Urbileko doako aplikazioan gehien interesatzen zaizun txandarako!

Zumba Masterclass-a Urbilen

 

ANTOLATZAILEA:

Ekitaldiaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen, ekitaldi eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen