LEGO® STAR WARS™ URBILEN

LEGO® Star Wars™ Urbilen
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2025/07/11 - 17:00

Uztailaren 11tik 20ra, LEGO® unibertsoaren dibertsioa eta Star Wars™-en ekintza batuko ditugu zuretzat ekitaldi paregabe batean, familia osoarentzat dena eta, noski, doakoa.

Zatoz Urbilera eta gozatu LEGO® Star Wars™ ekitaldiaz! Star Wars™ eraikuntza-jostailu ofizial bakarrean oinarritutako ekitaldia, txikiak zein helduak liluratzen dituen saga.

Erakusketako eskultura erraldoiak, tematizatutako bi jolasgune, "Meet & Greet" larunbatetan pertsonaietako bat ezagutu dezazun, zozketa eta askoz gehiago!

LEGO® Star Wars™ ekitaldia Zentroko Elkargunean egingo da, eta, honetaz gozatu ahal izateko, Urbilen doako aplikazioa mugikorrean deskargatuta eduki besterik ez duzu egin beharko.

Jarraian, ekitaldian zehar Urbilen aurkituko duzun guztia zehaztuko dugu:

 

Erakusketako eskultura erraldoiak

Zentroko galerian LEGO® Star Wars™-eko pertsonaien eskultura erraldoiak ikusi ahal izango dituzu. Atera argazki bat haiekin! Sagaren dioramak dituzten bi erakusleiho ere egongo dira.

 

Bi jolasgune tematizatu Elkargunean

Zentroko Elkargunean erabat tematizatutako bi jolasgune izango ditugu: LEGO® jolasgunea eta eraikuntza-gune bat.

Bi esparruetara sartzeko, beharrezkoa izango da Urbilen doako aplikazioa mugikorrean deskargatuta izatea. Iritsiera-ordenan sartuko da, eta esparru bakoitzeko sarreran App-eko QR identifikatzaile kodea aurkeztu besterik ez duzu egin beharko. Oraindik App-a ez baduzu, deskargatu ezazu une batean zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

 

1.- LEGO® JOLASGUNEA (3 eta 12 urte bitarteko haurrak).

Ekitaldiaren jolasgune nagusia da. Zentroko Elkargunean dagoen jolasgunea, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Gune honetan, txikienek LEGO® brick-en igerileku bat, milaka LEGO® adreilu dituzten eraikuntza-mahaiak, indarraren bi aldeetako abenturak birsortzeko, eta LEGO® Star Wars™-en jokoak dituzten kontsolen 2 box aurkituko dituzte.

Bertara sartzen diren haurrek LEGO® Star Wars™ diploma ofiziala jasoko dute oroigarri. Unitate mugatuak daude (izakinak agortu arte).

 

2.- ERAIKUNTZA-GUNEA (6 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta).

Ekitaldiaren bigarren jolasgunea da. Bigarren esparru bat, kasu honetan eraikuntzakoa, horretarako egokitutako lokal batean kokatua, Zentroko Elkargunearen ondoan. 6 urtetik gorako haurrentzat, heldu batek lagunduta sartu beharko dutenak, jarduera familiarragoa izanik.

Parte hartzaileek 1,80 metro baino gehiagoko altuera duen irudi erraldoi bat eraikiko dute taldean. Pertsonaia Darth Vader izango da! Eraiki ondoren, parte-hartzaileek argazkiak egin ahal izango dituzte berriro desmuntatu aurretik, ekipo berri bat berriz eraikitzen has dadin.

 

* LEGO® Star Wars™ guneen irekiera-ordutegiak

LEGO® Star Wars™-en bi esparruak uztailaren 11tik 20ra egongo dira zabalik, eta ordutegi hauetan:

  • Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 21:00etara.

  • Larunbat eta igandeetan: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

 

* Esparruetako arauak

Esparruek errespetatu beharreko arau batzuk dituzte:

  1. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei (esparru nagusia) eta 6 urtetik gorako haurrei (bigarren esparrua) zuzendutako ekitaldia.

  2. Ekitaldian baimendutako edukiera 30 pertsonakoa da.

  3. Haurrek beren ardura duen heldu batek lagunduta joan beharko dute beti, eta heldu horrek ezin izango du jarduera utzi barruan dauden bitartean.

  4. Jarduerak 20 minutu inguru iraungo du, eta, denbora horretan, haurrak txandakatuz joango dira, jarduera desberdinez gozatuz.

  5. Ez dago baimenduta esparrura edariarekin edo janariarekin sartzea.

  6. Bisitari guztiek portaera adeitsua eta egokia izan beharko dute gainerako parte-hartzaileekin.

  7. Portaera desegokia izanez gero, begiraleak sarrera mugatzeko eskubidea izango du.

  8. Haur batek komunera joan nahi badu, berarekin doan arduradunak lagundu beharko dio.

  9. Haurrak joan den pertsona berarekin utzi beharko du ekitaldia, inoiz ez beste pertsona batekin.

 

Meet & Greet: Ezagutu LEGO® Stormtrooper!

Eta hori gutxi balitz, uztailaren 12an eta 19an (larunbatak), 17:30etik 20:30era, Elkargunean instalatutako photocall batean, LEGO® Stormtrooper soldadu inperialarekin "Meet & Greet" bat egongo da.

LEGO® Stormtrooper ezagutzeko eta harekin argazki bat ateratzeko aukera paregabea. Sarrera iritsiera ordenaren arabera egingo da, ilara errespetatuz.

* Meet & Greet-eko paseak:

Saio bakoitzean, pertsonaia 20 minutuko txadakako txandetan aterako da.

  • 17:30 - 17:50.

  • 18:10 - 18:30.

  • 18:50 - 19:10.

  • 19:30 - 19:50.

  • 20:10 - 20:30.

 

LEGO® Star Wars zozketa

Bestalde, uztailaren 9tik 20ra, Urbilen doako aplikazioan, LEGO® Star Wars™-en bi sorta zozkatuko ditugu, bakoitza 4 eraikuntza jokoz osatua. Kontsultatu informazio guztia hemen.

 

App-ean eskaintza esklusiboak ekitaldira bertaratzen direnentzat

Azkenik, LEGO® Star Wars™ ekitaldira bertaratzen diren guztiek, sustapen esklusiboak izango dituzte.

Nola funtzionatzen dute? Ekitaldiaren esparruetako sarreretan Urbil App-eko QR identifikatzaile kodea eskaneatzen duzunean, bi kupoi esklusibo desblokeatuko dituzu App-ean: automatikoki Afede-ren kupoi bat eta Popeyes-en kupoi bat ikusiko dituzu App-eko "Sustapen esklusiboak" atalean, "Zozketak eta sustapenak" karpetaren barruan.

  • AFEDE: 20€-tik gorako erosketengatik oparia. Uztailaren 30era arte (edo izakinak agortu arte).

  • POPEYES: %10eko deskontua haurrentzako menuan, mostradorean bakarrik balio du. 4,20€-ko prezio esklusiboa (jatorrizko prezioa: 4,70€). Uztailaren 30era arte.

* GARRANTZITSUA: Kupoi esklusibo hauek ikusi ahal izateko, ezinbestekoa izango da 4 baimenak aktibatuta izatea App-eko "Nire profila" atalean, ekitaldiaren esparruetako sarreretan QR identifikatzaile-kodea eskaneatu aurretik. Bestela, ez da kupoirik desblokeatuko, eta, beraz, ezin izango da sustapen esklusibo hauez baliatu.

 

Gozatu esperientzia paregabe honetaz Urbilen! Etxeko txikienek modu aktiboan goza dezaten antolatu dugun ekitaldia. Zure zain izango gara!