HAUR DANBORRADA URBILEN

Haur danborrada
Local relacionado
2026/01/17 - 18:00

Urtarrilaren 17an, larunbata, Urbil festaz jantziko da, aurten ere Aurre-Danborrada ospatzeko, La Salle Donostia ikastetxeko ikasleak lehen aldiz gure galerian protagonista izango dituen ohiko desfilearekin.

Urtez urte, Urbilen ilusio handiz bizi dugu Donostiako Danborrada ospatu aurreko larunbatean merkataritza-guneko galerian egin ohi den haur danborrada hau. Horrela, gipuzkoar askok espero duten ospakizunari ongi etorria ematen diogu: San Sebastian eguneko Danborrada.

 

Urtarrilaren 17an, larunbata, 18:00etan: haur danborrada

Urtarrilaren 17an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan, Urbilera gerturatzera gonbidatzen zaitugu, Aurre-Danborrada gurekin bizitzeko. Zatoz La Salle Donostia ikastetxearen haur danborradaz gozatzera. 

Ospakizunean, konpainiak, berrogeita hamar kide baino gehiagoz osatua (urketariak, kantinerak, danborrariak eta barrilak), merkataritza-guneko korridoreak zeharkatuko ditu, Donostiako Danborradako pieza tipiko desberdinak joz; hauen artean, Polka, Retreta, Diana edo Donostiako Martxa, ekitaldia 19:00ak aldera bukatuz.

 

Urtarrilaren 20an Urbil irekita egongo da

Gainera, urtarrilaren 20an (asteartea), Donostian jaieguna, Urbil irekita egongo da betiko ordutegian: merkataritza lokalak 10:00etatik 22:00etara eta jatetxeak 12:00etatik 00:00etara.

Bisita gaitzazu eta ospatu San Sebastian Eguna gurekin! Moda, aisialdia eta jatetxeak, guztiz irekita egongo da Urbil.

Aprobetxatu eskaintzen dizugun guztia zure plana ezin hobea izan dadin: aparkaleku estalia eta doakoa, zerbitzu esklusiboak eta doakoak, atseden hartzeko eta zerbait jateko jatetxeen-gunea, moda-dendak neguko beherapenekin, eta aisialdirik onena egun ahaztezin bat igarotzeko.

Zure zain gaude!

 

Urbilek euskal kultura babesten du

Urbil beti arduratu izan da Gipuzkoako gizarteaz eta euskal kultura eta balioez, eta urtero ilusioz hartzen ditu Manuel de Larramendi Ikastetxeko ikasleak, desfile honekin ohiko Aurre-Danborrada bizitzeko. 

Horrela, Urbilen euskal kulturarekin dugun konpromisoa indartzen jarraitzen dugu, Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua dagoena, non ardatz nagusietako bat tokiko kulturari, euskarari eta inguruko eragileei laguntzea den.