GURE ANIMALIEN MUNDUA SORTZEN TXIKI URBILEN!
Hilabete berria, jarduera berriak Txiki Urbilen! Ezagutzen ez baduzu ere, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako doako haur-gunea, begirale kualifikatuek gainbegiratzen dutena, goiko solairuan dago. Sartzeko, Urbilen doako aplikazioa zure mugikorrean deskargatuta izatea besterik ez duzu beharko. Zuk zuretzako tarte batez gozatzen duzun bitartean, Txiki Urbilen zure seme-alabek ongi pasako dute.
Urrian, Txiki Urbilen tailer desberdinetan izango dugun gaia “Gure animalien mundua sortzen!” izango da. Kartulina, kolore eta irudimen handiarekin, hilabete honetan lanean jarriko gara animalia dibertigarriak sortzeko eta geure sorkuntzei bizia emateko. Olagarroak, barraskiloak eta sorpresa gehiago izango ditugu Txiki Urbilen.
Halloween-eko tailerrak eta aurpegi margoketa Txiki Urbilen
Eta hilabetea amaitzeko... Halloween-erako prest! Azken bi asteburuetan, jarduera bereziez gozatuko dugu, gai beldurgarri eta dibertigarriarekin.
Urriaren 22, 23, 24, 25, 29, 30 eta 31n, eta azaroaren 1ean, aisialdi eta jatetxeen goiko solairuan dagoen Txiki Urbil doako haur-gunean, Halloween gaia izango duten tailerrak izango dira.
Gainera, urriaren 24an eta 31n (larunbatak), 16:00etatik 20:00etara, Txiki Urbilen tematizatutako aurpegi margoketa zerbitzua eskainiko dugu.
Txiki Urbilera sartzeko eta tailerrez eta aurpegi margoketaz gozatzeko, Urbilen doako App-a besterik ez duzu izan behar zure mugikorrean. Gure ludotekan, zure seme-alabek jarduera dibertigarriak izango dituzte, eta begirale kualifikatuek gainbegiratuko dituzte une oro, zuk zuretzat tarte batez gozatzen duzun bitartean.
TXIKI URBILEN ORDUTEGIA:
-
Ostegunak: 17:00etatik 19:00etara.
-
Ostiralak: 17:00etatik 20:00etara.
-
Larunbatak eta igandeak: 12:00etatik 20:00etara.
-
Aparteko irekiera-egunak: 16:00etatik 20:00etara.
Kontsultatu Txiki Urbilen egutegia eta informazio guztia hemen.