Errege Magoak eta beren pajeak Urbil bisitatuko dute!

Aurten Errege Magoak eta beren pajeak Urbilera bisitan datoz! Bisita berezi honi esker, etxeko txikienek, oparien gutuna eskura eman ahal izango diote ondorengo egun eta ordutegi hauetan:
-
Urtarrilak 4, asteazkena: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
-
Urtarrilak 5, osteguna: 12:00etatik 14:00etara.
Erregeak leku finko batean egongo dira, Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan, haurrek opari-gutuna eman diezaieten edo beraiekin argazki bat atera dezaten. Bestalde, beren pajeak zentroko galeria osotik ibiliko dira bisitariei piruletak emanez.
Errege Magoentzako doako gutunak eta Gabonetako postalak
Gogoratu Errege Magoentzako doako gutunak eta Gabonetako postalak eskuragarri dituzula Bezeroenganako Arreta Gunean. Gainera, postontzia jarri dugu Bezeroenganako Arreta Gunean, haurrek Eguberri osoan zehar euren karta bertan utzi ahal izan dezaten.
Aurten bizi Gabonak Urbilen!