DISNEYLAND PARISERAKO 4 SARREREN ZOZKETA ETA ZURE PERTSONAIA GOGOKOENAK URBILEN!

DISNEYLAND PARISERAKO 4 SARREREN ZOZKETA ETA ZURE PERTSONAIA GOGOKOENAK URBILEN!
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2022/05/17 - 12:00

Urbilen 22. urteurrena dela eta, sorpresa oso berezia dakarkizugu. Aurten 22 urte bete ditugu zurekin batera, esperientziez, ilusioz eta ametsez beteak, eta ospatzeko, zozketa bat eta ekitaldi bat dakarkizugu, ahaztezinak izatea espero duguna. 

URBILEN 22. URTEURRENEKO AGENDA:

  • Maiatzaren 17tik 21era: Disneyland Pariserako 4 sarreren zozketa Urbileko doako aplikazioan.
  • Maiatzaren 21ean, 17:30etan: Photocall-a Urbilen pertsonaia ospetsuekin (sarrera librea eta doakoa Urbileko aplikazioarekin). 
  • Maiatzaren 21ean, 18:30etan: Disneyland Pariserako 4 sarreren zozketa zuzenean eta saria ematea Urbilen. Irabazlea izanez gero, Urbilen bertan pertsonalki egotea beharrezkoa izango da.

Alde batetik, Disneyland Pariserako 4 sarrera zozkatuko ditugu Urbileko doako aplikazioan. Bestetik, maiatzaren 21ean Urbilera gonbidatzen zaitugu zure pertsonaia gogokoenak ezagutu ditzazun. Ez ezazu galdu! Jarraian azalduko dizugu guztia:

 

1.- DISNEYLAND PARISERAKO SARREREN ZOZKETA

Maiatzaren 17tik 21era, Urbileko doako aplikazioan Disneyland Pariserako 4 sarrera zozkatuko ditugu, familian esperientzia ahaztezina bizi dezazun. 

Zer dakar sariak?

  • Helduentzako 2 sarrera eta haurrentzako 2 sarrera (3-11 urte) egun baterako Disneyland Parisen.
  • Saria 4 pertsonentzako parkerako sarrera da, ostatua eta lekualdatzea ez dira sartzen sarian. 
  • Datarik gabeko sarrerak, egun baterako. Urtebeteko balioa izango dute, 2023ko maiatzaren 21era arte.
  • Irabazle bakarra egongo da.

 

Nola parte hartu zozketan?

1.- Deskargatu ezazu doako Urbil App-a zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Sustapen esklusiboak atalera jo.

2.- Zozketak eta sustapenak atalean sartu.

4.- Aktibatu zozketaren kupoia: DISNEYLAND SARRERAK.

2022ko maiatzaren 21eko 16:00ak arte duzu parte hartzeko aukera. 18:30etan, zure pertsonaia gogokoenekin Urbileko Photocall-ean egon ondoren, irabazlea zuzenean jakinaraziko dugu eta saria emango diogu bertan, horrela ekitaldiari amaiera emanez.

* Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea, irabazle suertatuz gero, zuzenean zurekin harremanetan jar gaitezen.

 

Saria jasotzea:

Urbil merkataritza-gunea irabazlearekin harremanetan jarriko da sariaren banaketa izapidetzeko. Ezinbestekoa izango da irabazlea Urbileko elkarguneko Photocall-ean egotea maiatzaren 21ean, 18:30etan (jarraian azalduko dugu), saria Photocall-aren ondoren eman ahal izateko. Irabazlea ezin bada egun horretan eta ordu horretan Urbilen egon, berriro egingo da zozketa, beste irabazle bat egon dadin.

 

2.- PHOTOCALL-A ZURE PERTSONAIA GOGOKOENEKIN

Maiatzaren 21ean, 17:30etan, Urbileko elkargunean egongo den Photocall-era gonbidatzen zaitugu, zure pertsonaia gogokoenak ezagutu ditzazun eta beraiekin argazki bat atera dezazun.

Sarrera librea eta doakoa da, baina ezinbestekoa da Urbileko App-a mugikorrean deskargatuta izatea. 

Photocall-a amaitzean, 18:30etan, Disneyland Pariserako 4 sarreren zozketaren irabazlea jakinaraziko dugu zuzenean, eta saria emango diogu Urbileko ekitaldian bertan.

Urbilen zain gaituzu! Jarrai dezagun elkarrekin uneak biltzen.

 

Gainera, Urbileko doako aplikazioarekin deskontuak izango dituzu zentroko hainbat lokaletan eta zozketa eta sustapen, ekitaldi eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzu. Kontsultatu hemen

Disney pertsonaiak

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko Disneyland Pariserako 4 sarreren zozketaren irabazlea daukagu!

Irabazlea Ana Flor Rodriguez Segundo Cepa da. Zorionak, Ana, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.