ALDATUTAKO IBILGAILUEN KONTZENTRAZIOA, FAST & FURIOUS 10-EN ESTRAINALDIA ETA ZOZKETAK

ALDATUTAKO IBILGAILUEN KONTZENTRAZIOA, FAST & FURIOUS 10-EN ESTRAINALDIA ETA ZOZKETAK
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2023/05/13 - 12:00

Aldatutako ibilgailuen munduaren benetako jarraitzailea bazara, maiatzaren 20an hitzordu bat duzu Urbilen. Fast & Furious 10 filmaren estrainaldia dela eta, ez galdu maiatzaren 20an, larunbata, 11:00etatik aurrera, Urbilen egingo den aldatutako ibilgailuen kontzentrazioa. Merkataritza-gunerako sarrera nagusitik zentroaren kanpoaldean dagoen alboko aparkalekuan izango da.

Aldatutako ibilgailuen kontzentrazioa egingo den aparkalekura autoa aparkatzera sartzen diren erabiltzaile guztien artean, Urbilen gozatzeko 3 Urbilbox aisialdi-plan zozkatuko ditugu. Ez galdu egun handi hau Urbilen!

Gainera, maiatzaren 13tik 20ra, merkataritza-guneko galerian, aldatutako bi auto izango ditugu ikusgai, hauekin batera argazkiak atera eta gure Instagram-eko profilean 100€-ko 2 opari-txartelen zozketan parte hartzeko aukera izan dezazun, Urbilgo dendetan kontsumitzeko.

Jarraian, egun hauetan Urbilen aurkituko duzun guztia azalduko dizugu:

 

1.- Aldatutako ibilgailuen kontzentrazioa eta 3 Urbilbox aisialdi-planen zozketa

Maiatzaren 20an, larunbata, 11:00etatik aurrera, Urbilen kanpoaldeko alboko aparkalekuan aldatutako ibilgailuen kontzentrazioa egingo da, 2FAST 2LOW-ek antolatua. Aparkaleku honek 200 ibilgailurentzako lekua du eta aldatutako ibilgailuen kontzentrazioan parte hartu nahi duten guztientzat irekita egongo da, gehienezko edukiera bete arte.

Gainera, aldatutako ibilgailuen kontzentrazioa egingo den aparkalekura autoa aparkatzera sartzen diren erabiltzaile guztien artean, 3 Urbilbox aisialdi-plan zozkatuko ditugu Urbilen gozatzeko.

 

Nola parte hartu 3 Urbilbox aisialdi-planen zozketan?

1.- Deskargatu Urbilen doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android baduzu hemen. 

2.- Hurbildu zaitez zure autoarekin aldatutako ibilgailuen kontzentrazioa egingo den merkataritza-guneko kanpoaldeko alboko aparkalekura (200 ibilgailuentzako edukiera).

3.- Autoa aparkalekuaren barruan aparkatzerako orduan, erakutsi langileei Urbilgo aplikazioan ikusiko duzun QR identifikazio-kodea, eta zuzenean Urbilen gozatzeko 3 Urbilbox aisialdi-planen zozketan sartuko zara.

*Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea.

 

Parte hartzeko epea:

2023ko maiatzaren 20an, 11:00etatik 18:00etara, aldatutako ibilgailuen kontzentrazioan, Urbilgo kanpoaldeko alboko aparkalekuan.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2023ko maiatzaren 20an, 19:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea, irabazle suertatuz gero, zuzenean zurekin harremanetan jar gaitezen.

 

Sariak:

Urbilen gozatzeko 3 Urbilbox aisialdi-plan: OcioPlan 1, SaltoPlan 1 eta SuperPlan 1. Guztira 3 irabazle izango dira.

 

Zozketaren irabazleak:

Dagoeneko Urbilen gozatzeko 3 Urbilbox aisialdi-planen zozketaren irabazleak ditugu!

Zozketaren irabazleak hauek dira:

  • OcioPlan baten irabazlea: Unai Espin
  • SaltoPlan baten irabazlea: Nicolas Melnychuk
  • SuperPlan baten irabazlea: Sonia Garcia

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

Saria jasotzea:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NANarekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2023ko ekainaren 20a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

 

2.- "Fast & Furious 10" filmaren estrainaldia Cinesa Urbil zinemetan

Aldatutako ibilgailuen kontzentrazioaz gain, Fast & Furious-en filmen zalea bazara, maiatzaren 20an hitzordu bat izango duzu Cinesa Urbil zinemetan:

  • "Fast & Furious 5" aurreestrainaldia 12:00etan.

  • "Fast & Furious 10" estrainaldia 20:00etan.

 

3.- 100€-ko 2 opari-txartelen zozketa Instagram-ean

Bestalde, maiatzaren 13tik 20ra, merkataritza-guneko galerian, aldatutako bi auto izango ditugu ikusgai, hauekin batera argazkiak atera eta gure Instagram-eko profilean 100€-ko 2 opari-txartelen zozketan parte hartzeko aukera izan dezazun, Urbilgo dendetan kontsumitzeko.

 

Zozketaren mekanika:

Gure Instagram-eko profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:

  • Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc.

  • Atera argazki bat Urbilen ikusgai dauden aldatutako autoetako batekin: Women'secret dendaren alboan eta Celio dendaren alboan.

  • Partekatu argazkia Instagram-eko zure storietan eta aipatu Urbil @urbil_cc.

* Kontu pribatuek beren historiaren pantaila-irudi bat bidali beharko dute @urbil_cc -ra.

 

Parte hartzeko epea:

2023ko maiatzaren 13ko 12:00etatik 2023ko maiatzaren 20ko 18:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2023ko maiatzaren 20an, 19:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

 

Sariak:

100€-ko 2 opari-txartel Urbilgo dendetan kontsumitzeko. 

 

Zozketaren irabazleak:

Dagoeneko Urbilen gozatzeko 100€-ko 2 opari-txartelen zozketaren irabazleak ditugu!

Zozketaren irabazleak hauek dira:

  • Unai @clemen_t_e
  • Andrea Restrepo @andrisp190

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

Saria jasotzea:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NANarekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2023ko ekainaren 20a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era). 

Tuneatutako autoaTuneatutako autoa

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleek beren Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko dute, sustapenaren irabazleen berri emateko. Era berean, beren irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko dute, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.

 

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.