URBILERAINOKO GARRAIO PUBLIKOA HOBETZEA

Garraio jasangarria sustatzeko eta zentrotik autobusez edo topoz egiten duzuen joan-etorria errazteko, bilera bat egin nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide, Garraio eta Mugikortasun arloarekin.

Hitzordu horren aurretik, benetan baliagarria izango litzaiguke zerbitzu honetan duzuen interesa ezagutzea. Horregatik, eskertuko genizueke jarraian egingo dizkizuegun 4 galdera errazi erantzutea.

Zure lankideren batek formularioa betetzeko interesa izan dezakeela uste baduzu, mesedez, partekatu berarekin esteka. Zenbat eta informazio gehiago bildu, orduan eta hobeto ezagutuko ditugu zuen beharrak eta aukera gehiago izango ditugu zerbitzua hobetzeko.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

1.- Gaur egun Urbileraino edo Urbiletik garraio publikoa erabiltzen al duzu?
2.- Ordutegia edo maiztasuna zabalduz gero, erabiliko al zenuke zerbitzua?