Zure osasuna garrantzitsuena - Ohiko galderak

3
2020/06/11 - 16:58

Zure osasuna garrantzitsuena da.

Horregatik, Urbilen, zentroa egokitzen ari gara beharrezkoak diren garbitasun, urruntze eta kontzientziazio neurri guztiekin, zurekin normaltasunera itzultzeko. Zure bisita ahalik eta atseginena eta seguruena izan dadin, 

Hemen aurki dezakezu Urbilen hartu ditugun segurtasun eta garbitasun neurriei buruzko informazio guztia:

Nola sar naiteke merkataritza-gunera?

Orain, sarbide ate bakoitza zentzu bakar batean da (sarrera edo irteera), eta ateen alboan adierazita dago. Gainera, autoan bazatoz, aparkalekua erabiltzean, gogoratu aholkatutako gutxieneko distantzia errespetatzea.

Irekita al dago Informazio Gunea?

Bai, bere ohiko ordutegian irekita dago. Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14.30etara ta 16.30etatik 20.30etara. 21.30ak arte larunbatetan. Telefono zenbakia 639 522 499 da. Nahiago baduzu, bidali iezaguzu Whatsapp bat.

Komunak irekita daude?

Komunen nukleo guztiak erabilgarri daude (moda gunea, Eroski gunea eta lurpekoa) baina kabina, konketa eta pixaleku batzuk, txandaka, ez dira erabilgarri egongo, segurtasun distantziak errespetatu ahal izateko. Gainera, beteta baldin badaude, zure txanda itxaron behako duzu, horretarako adierazita dagoen gunean. 

Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea zentrorako bisitan?

Maskararen erabileraren derrigortasuna osasun-agintariengatik zehaztuta dago. Hala ere, zure eta besteen segurtasunagatik, beti maskara erabiltzea gomendatzen dizugu baita merkataritza-gunea bisitatzen duzunean ere. 

Guneen zein garbitasun neurri hartu ditu merkataritza-guneak?

Berririkieraren aurretik, merkataritza-gune osoaren desinfekzio oso ziurtatua egin da. Bestetik, garbiketaren maiztasuna indartu dugu, batez ere eskubanda edo botoigile bezalako guneak, eta desinfektatzeko produktu espezifiko berriak erabiltzen ditugu. Komunen garbiketa berezia ere egiten da.

Zer pasatzen da merkataritza-gunean denontzako diren guneekin?

Haurrentzako gunea ez da erabilgarria izango abisu berria izan arte. Jolaserako gune eta deskantsurako guneei dagokienez, erabilgarri daude, betiere segurtasun distantzia mantenduz. 

Merkataritza-guneak desinfektatzeko gela edota antzerako neurriak al ditu? 

Bai, hidrogel banagailu automatikoak ditugu zentrorako sarbide guztietan, baita Bezeroeganako Arreta Gunearen alboan ere. Sarreretan alfonbra desinfektatzaileak ere aurkituko dituzu, eta irteeretan paperontziak, eskularru eta botatzeko diren produktuak uzteko.

Nola mugitu naiteke merkataritza-gunean?

Galeria komertzialeko pasilloetan, lurrean dauden gezien bidez, zirkulazio norabideak adierazita daude. Hauek bakarrak dira eta sakabanatuta daude uneoro gutxieneko distantzia soziala mantentzeko. Gainera, eskailera mekanikoak erabiltzen jarraitu ahalko duzu, baina beti gainerako erabiltzaileengatiko aholkatutako distantzia mantenduz. Binilo batzuk jarri ditugu kristaletan, erreferentzi gisa. 

Nola sar naiteke dendetara?

Dendetara sartzeko, beti denda bakoitzaren arduradunen argibideak jarraitu beharko dituzu. Bertara sartzeko zure txanda itxaron behar baduzu, lokalerako sarreran seinaleztatutako gunean egin beharko duzu eta adierazitako zentzuan, gutxieneko distantzia soziala errespetatuz. 

Nola erabili ditzaket merkataritza-guneko igogailuak? 

Igogailuen erabilera, une berean, pertsona batera edo nukleo familiar batera mugatuta dago, eta lehentasuna dute pertsona helduek, mugikortasun murritza dutenek edota umeen kotxeek. Hala ere, posible bada, eskaileren erabilera gomendatzen dugu. 

Umeen kotxeak eta gurpil-aulkiak mailegatzeko zerbitzuak erabilgarri jarraitzen al dute?

Bai, zerbitzu hauek erabilgarri izaten jarraitzen dute. Horretarako, garbiketa eta desinfekzio berezi bat egingo da erabilera bakoitzaren ondoren. 

Edoskitze gela erabiltzen jarrraitu dezaket?

Bai, edoskitze gela erabilgarria izango da familia bakarrarentzako. Erabilera bakoitzaren ondoren garbiketa berezi bat egingo da.

Zer pasatzen da merkataritza-gunearen gehienezko edukierara heltzen bada?

Merkataritza-gunearen edukiera etengabe monitorizatzen da eta denbora errealean automatikoki, teknologiaren laguntzaz. Horregatik, edukiera horretara heltzen bada, sarreretan seinaleztatuko da. Une horretatik, sarrera modu mailakatuan arautuko da eta beste bisitariak pixkanaka zentrotik joaten direnean.  

Laister zu ikustea espero dugu. Gu zuretzako hoberena dena pentsatzen jarraituko dugu.